Atzokoa literaturearen eremura eroan dau Iñigo Aranbarrik
2018-11-15 12:28 KultureaHamar ipuineko bildumea da Munduko tokirik ederrena.
Atzo bizi izandakoak, iraganak, gero eta pisu handiagoa hartu dau Iñigo Aranbarri idazlearen pentsamenduan, eta literaturea erabili dau kezka horri erantzuna emoteko. Biografia edo antropologia be egin leiteke leheneagoko leku eta egoerak gogoratuta, baina Aranbarrik nahiago izan dau fikzinora jo. Hamar ipuin sartu ditu Munduko tokirik ederrena liburuan, eta Susa argitaletxearen eskutik plazaratu dau.
Orainean aurrera egiteko, atzokoa behar dauela azaldu dau Aranbarrik. Baina atzoko bizipenen euskarri izan diran personak eta lekuak pixkanaka desagertzen hasi dira. Joan badoan mundu hori ekarri dau liburura, baina nostalgia barik.
Atzokoaren eta orainaren arteko lotura horrek eragiten deutsazan galderak dira, hortaz, hamar ipuinetako abiapuntua. Zelanbaiteko erantzuna topau nahian, ertzak bilatu deutsaz istorioei. Lekuak be garrantzia dauka, komunidade baten parte izateak bizialdia arintzen dauela uste dau Aranbarrik. Azkoitikoa da bera, eta herriari egindako erreferentziak topauko ditu irakurleak.
Anari abeslaria be azkoitarra da, eta liburuaren aurkezpenean azalpen batzuk emon zituan. Anariren ustez, injustizia salatzen dau Aranbarrik ipuinetako pasarte askotan. Idazlearen prosa aberatsa be txalotu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!