Izarrako Amona Lola jatetxeak ateak zabalduko ditu egun batzuk barru

Bizkaie! 2018-11-15 08:02   Kulturea

Basque Culinary Center-en graduau barri diran 3 gazteren eskutik dator.

Azken hilebeteetan lan handia egin ondoren, Maria Aniz Nuinek, Sergio Mariscal Gilek eta Blanca García-Courtoy Luquek bikain gainditu dabe udako trebakuntzea, eta Euskal Gastronomia Unibersidadean graduau barri dira. Eta geldirik egotea gustetan ez jakenez, nafarra, valentziarra eta kordobarra orain gune barri baten inaugurazino ofiziala atontzen dabiz: Amona Lola jatetxearena, hain zuzen be. Gauzak holan dirala, Doña Lolaren aukerak zabaldu egin dira, hau da, 1976an de La Fuente familia aberatsak Izarrako Kontzejuari emon eutson etxea eta egun negozioa dagoan tokia. Euren helburua da gastrotabernako publikoari harrerea egiten jarraitzea, hau da, gastronomia freskoa eta dibertigarria baina kalidadekoaren bila dabizen guztiei. Eta, era berean, jatetxearen bitartez, eskaintza zainduagoa nahi dabenakana heltzea, plater eta errezeta landuago eta barrituagoak eskainiz.

Inaugurazinoan bertan proiektua azalduko dabe eta jatetxeko plater barriak probetako aukerea egongo da; datorren martitzenean, zemendiaren 20an, arratsaldeko 18:30ean izango da eta eurekaz egongo dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria, Irma Basterra; Turismo zuzendaria, Maider Etxebarria; Arabako diputadu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputadua, Mª Pilar García de Salazar; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazinoaren Saileko foru diputadua, Cristina González; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren zuzendaria, Juan Felipe Garcia. Izan be, beste erakunde batzuk ordezkatuta egongo dira: HAZI Fundazinoa, Gorbeialdeko Kuadrillea, Urkabustaizko Udala, Mairuelegorreta Landa Garapenerako Alkartea eta Izarrako Administrazino Batzarra.

Amona Lola hiru ekintzaile gazteen proiektuan hurrengo honeek eskaini dabe laguntzinoa eta tutoretzea: Izarrako Administrazino Batzarrak, etxearen jaubeak; HAZI Fundazinoak, Gorbeialdeko Kuadrilleak eta Mairuelegorreta Landa Garapenerako Alkarteak. Horrezaz gan, aurrerantzean SECOT, Arabako seniorren alkartearen laguntzinoa be jasoten hasiko dira. Buru-belarri gabiz lanean Izarrako Batzarragaz, Hazi Fundazinoagaz eta ganerako erakundeakaz, euren babes osoa eskaini deuskuelako. Etxea barriztau eta egokitu egin dogu, gure eskuakaz. Gastronomian erreferente bihurtu nahi dogu, Gorbeialdeko turismo eta ekonomia bultzatzeko asmoz, adierazo dabe kozineruek.

Informazino gehiago hemen.


Turismo gastronomikoaren munduko lehenengo start-up lehiaketea

Basque Culinary Center eta Turismoaren Mundu Erakundea turismo gastronomikoaren sektorerako aitzindaria dan ekimen baten buru dira: gastronomia irauli, turismoan sartu, eta turisten, forma barrien eta bidaiatzeko arrazoien inspirazino-iturri izateko idea barritzaileak dituen start-up edo enpresa, heldu nahiz hasibarri, teknologiko edo ez-teknologikoetarako mundu deialdia. Lehiaketan, erronkak eta proiektuak identifikau eta turismo gastronomikoaren sektorea eraldatuko daben barrikuntzak katalizauko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu