18. Literaktum jantzi barriz dator zemendiaren 13tik 24ra

Bizkaie! 2018-11-13 10:30   Kulturea

Aurtengo gai nagusia gizakion oinarrizko ezaugarri bat da, kultura garaikidean oso presente dagoana: mina.

Literaturearen izen ezagunak ez dira faltako aurten Literaktum Hitzen Hiria Jaialdian. Alde batetik, hilaren 13an, sorkuntza askatasunaren inguruko mehatxuei buruz berba egingo dabe Nacho Carretero kazetariak eta David Trueba idazleak Okendo kultur etxean, Carreteroren Fariña liburuaren bahiketea ahaztu barik.

Zemendiaren 14an, Donostian izango da Reyes Monforte idazlea be eta La memoria de la lavanda eleberria aurkeztuko dau. Doluaren azterketa literario zorrotza ez eze, maitasuna eta itxaropena ardatz dituan istorio hunkigarria jasoten dau nobela honek. Esperientzia personala abiapuntutzat hartuta, fikzinozko kontakizun sakona eta hunkigarria kontau dau kazetariak. Alkarrizketatzailea: Alicia San Juan San izango da eta hitzordua Tomasene Kultur Etxean, Udaleko Lankidetza Bulegoagaz alkarlanean.

Bestalde, euskal idazleen udagoieneko uztea ezagutzeko aukera bikaina izango da jaialdian; Katixa Agirre idazleak Amek ez dute idazten eleberria aurkeztuko dau, orain urte bi Agustin Zubikarai saria jaso ondoren. Amatasunaren eta arte-sorkuntzearen loturez gogoetea egingo dau idazle gasteiztarrak, Eider Rodríguez alkarrizketatzaile dauela. Barriketaldia Elkar liburu-dendan izango da, Liburu Lurraldea atalaren barruan.


Aurtengo gaiak

Edizino honetako gai nagusia gizakion oinarrizko ezaugarri bat da, kultura garaikidean oso presente dagoana: mina; esangura horretan, literatureak esperientzia mingarriei formea emoteko dauen gaitasuna erakutsiko deusku, galeratik gatazka sozialera, bakardadetik indarkeriara.

Belaunaldi barrien literaturea be izango da berbagai, eta 30 urtetik beherako idazle gazteen ahotsa ezagutu ahal izango da. Euskal idazleek labetik atera barri dituen lanek, lan klasikoen inguruko jarduerek zein gaur egungo gizartean modan diran eztabaidek osotuko dabe jaialdia.

Sarean egiten dan jaialdia da Literaktum, energia-batuketea, eta uri osoan zabaltzen da kultur etxeak, San Telmo museoa, Liburutegi Nagusia eta Koldo Mitxelena Kulturunea ardatz hartuta. Literaktum jaialdiko jarduera guztiak edegiak dira, jarlekuak bete arte.

Egitarau osoa hemen (.pdf 3,15 MB)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu