Iratxe Yañezen artelanak, Rekalde Aretoan
2018-11-12 11:41 KultureaUn/Atlas/Bat erakusketea urtarrilaren 5era arte ikusi ahal izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako Barriek programako kide izan zan Iratxe Yañez, eta orain, bere artelanak Bilboko Rekalde Aretoan erakusteko aukerea emon deutsie. Bertako Kabinete Abstraktuan ipini dabe Un/Atlas/Bat erakusketea, urtarrilaren 5era arte.
Barriek programako lanketearen ostean, Yañezek bere estudioan garatutako prozesu artistikoen emoitzea ikusi leiteke erakusketan, hau da, obra amaitua. Sorkuntza atxakiak diralakoak abiapuntutzat hartuta, pinturea da Yañezen lanaren ardatz nagusia. Prozeduran funtsezkoa da pinturearen beraren materia, kolorea eta forma: mihisean bata bestearen ondoan dagozan koloreen arteko tira birak, pintzelak irrist egitean sortzen diran pintzelkadak, egitearen usaina eta soinua… prozesu piktorikoan jazoten da hori guztia, eta horren aztarnak geratzen dira koadroan.
Un /Atlas/Bat erakusketea mendira, familiagaz edo beste herrialde batera egindako bidaietan sorturiko irudi eta bideoetatik abiatzen da. Munduari begiratzeko modu zehatz bihurtzen ditu Yañezek, elementu nagusia materia dala.
Iratxe Yañez (Bilbo, 1987) Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, eta tesia egiten dabil orain. Praktika artistiko esperimentalaren bitartez, hainbat kezka jorratzen ditu. Tailerra dauka Bilbon, eta irakaslea be bada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!