Denporaldiko egitaraua aurkeztu dabe Bilboko Udal txistulariek
2018-11-09 11:55 MusikeaAbendutik martira 7 emonaldi izango dira aukeran.
Bilboko Udal Txistu Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertuen denporaldia aurkeztu dau. Abendutik martira 7 emonaldi izango dira aukeran, estilo eta formato ezbardinekoak.
Euskalduna Jauregian izango dira Bilboko Udal txistulariak, hainbat kontzertu eskaintzen, urtero legez. Abendutik eta martira bitarteko emonaldiak jakitera emon ditue; formato, estilo eta konbidaduak askotarikoak izango dira. Kontzertu danak doban dira.
Musika eta jantza ikuskizuna taularatuko dabe Oinkari jantza taldeak eta Bilboko Udal Txistu bandako kideek, abenduaren 4an. Ondoren, gabonetako kontzertuaren txandea izango da, abenduak 19an, Bilbao Musikako Ahotsak abesbatzagaz eta Toti Martinez de Lezea idazleagaz batera.
Urtea hasteko, Suakai talde nafarra konbidau dabe, antzerkia eta musikea nahasten dituan Raices-Sustraiak ikuskizuna eskaintzeko, urtarrilaren 9an. Ikuskizun honen inguruan informazino gehiago hemen. Urtarrilaren 21ean, barriz, Bilboko Udal Txistulari Bandea formato tradizionalean sartu eta neurriko obrak joko ditu, besteak beste, Ansorena, Aita Olazaran, Bastida eta Aranburu maisuen obrak.
Txistua eta jazzaren arteko buztarketea eskaintzeko igoko dira oholtzara zezeilaren 13an; horretarako Bilboko Udal txistulariek hainbat konbidau izango ditue Eduardo Moreno klarinete jolea buru dabelarik Luis Gimenez gitarristea eta Kike Arza kontrabaxuan izango baitira. Hilebetea osotzeko, 26an, Beti Jai Alai jantza taldeak aratusteen inguruko ikuskizuna ekarriko dau Euskalduna Jauregira.
Azken buruan, denporaldia, martiaren 21ean agurtuko dabe txistulariek kantaldi bategaz, izan be, eurekaz batera Leire Berazaluze eta Kristina Aranzabe abeslariak, Mariano Santamaria pianistea eta Javier Fernandez de Jauregi baxu-jolea izango ditue lagun.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!