Modus Operandi, beteranoak barri, egurre emoteko prest
2018-11-07 12:26 MusikeaOnintza Enbeita bizkaitarrak hiru kantu idatzi ditu (Memoriaren zeruan, Zatoz gugaz eta Gure esku).
Iñaki Ortiz de Villalbaren ilusinoa eta gogoa nahikoa izan da proiektu bat abiarazoteko. Modus Operandi taldea orain urtebete eta erdi inguru hasi zan beharrean, kantu barrien hazurdurak eta bestelakoak atontzen. Burukomin handia izan da izena aukeratzea eta barriketaldi askoren ostean, Aktibistak izena be tarteko, sano prozesu gatxa, aldatz gorakoa izan da ze taldekideak beste talde batzuetan dabizelako eta euren ohiko jarduna Modus Operandigaz buztartzea gogorra izan da; Betagarri, Lauroba, Vendetta eta Izaro taldeetako kideak batu dira, Donostia, Gasteiz, Zarautz, kilometro asko pilatu ditue, hara eta hona, ensaioak egiten, ordu txikietan amaitu, baragarri baina ondo, gustora; Iñaki Ortiz de Villalbak adierazo dauenez, Euskal Herria oso txikia dala jaubetu gara.
Diskoa grabetako Ruben Anton tronpetea eta Gonzalo Fdez de Lasrrinoa tronboia be izan dira. Danon batuketeak aparteko indarra ekarri deutso taldeari.
Sei personako taldea da eta musikeari jagokonez, ska melodiko azkarra dago oinarrian, rocka, soula eta bestelako eraginak ahaztu barik. Baga Biga-ko Ritxi Aizpururen eretxiz, lehen entzunaldian barruraino sartzen jakuzan kantuak dira, erritmo bizikoak. Disko freskoa, baikorra da.
Diskora 10 kantu batu ditue, 7 euskeraz eta kantu bana ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez. Onintza Enbeita bizkaitarrak hiru kantu idatzi ditu (Memoriaren zeruan, Zatoz gugaz eta Gure esku). Katalanezko berbak, barriz, Agnes Todak idatzi ditu.
Kantuetan zer jorratzen dauen taldeak, konpromiso politikoa, gizon eta emakumeen arteko bardintasuna, maitasuna zein lagunartea.
2018ko irailean grabau eben diskoa Getxoko Panpot estudioan (Alberto Macias) eta Bilboko TAOM estudioan, izan be, Jagoba Ormaetxearen ardurea izan da diskoaren produkzinoa.
Diskoa plazan, zuzenekoak be iragarri ditue: zemendian pare bat gaztetxetan izango dira (Lekuak zehaztu barik dagoz oraindino) eta aurrerago, abenduaren 1ean, Iruñean, abenduaren 7an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta aurrerago, abenduaren 22an, VianaRock 2018 Jaialdian Soziedad Alkoholika eta Eraso taldeakaz batera.
Zuzeneko biziak, indartsuak izango dira, 10 kantu dagoz diskoan eta kontzertu laburrak izango ete diran galdetuta, taldekideek dinoe kontzertu luzerik eta ez dabela aurreikusi baina beste talde batzuen doinuak zein baztertutako batzuk be, akaso, joko dituela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!