Durangoko Azokeak aurtengo iragarkia aurkeztu dau
2018-11-06 12:00 KultureaMiren Amuriza eta Oier Guillan dira iragarkiaren narratzaileak.
Gaur, hilak 6, aurkeztutako iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako kartelean oinarrituta dago, eta Landako Guneko mobimentuak irudikatzen ditu, animazioaren bidez: orrialdeak pasetan, jentearen joan-etorria, sortzaileen sinadurak, bisitarien besarkadak... Azokako aniztasuna islatzen dau, beraz.
Miren Amuriza eta Oier Guillan dira iragarkiaren narratzaileak. Euren berbakaz batera, Landakoko soinuak agertzen dira, bestelako musikarik barik.
'Sartu da / Sartu dira / Orrialdeak pasau eta usaindu / Liburua itxi dabe / Hurrengoak hartu dau / Sinatuko deutsut? / Tori! / Kaixo, aspaldiko! / Besarkadak / Entzun dogu / Jantzan egin dau / Kontatu deust / Beste buelta bat? / DA! ASKO DIRA!.
Bideoa ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!