Leioako XIX. Pop Rock-eko X. Kartel Lehiaketan botoa emoteko aukerea zabalik
2018-11-05 07:59 MusikeaAurkeztutako kartelak Aterpe Leioa Gaztegunean izango dira ikusgai zemendiaren 5etik abenduaren 5era.
Gaurtik aurrera eta zemendiaren 18ra bitartean, aukerea izango da Leioako XIX. Pop Rock-eko X. Kartel Lehiaketearen ikusleen botazinoan parte hartzeko.
Kultur Leioako webgunean, finalistak diran 5 kartelak ikusgai dagoz eta zuon gustukoenak diran 3 kartelei botoa emoteko aukerea zabaldu dabe antolatzaileek: 3 puntu zuen gustukoenari, 2 eta puntu 1 emon ahal izango dozuez.
Ganera, aurkeztutako kartelak Aterpe Leioa Gaztegunean izango dira ikusgai zemendiaren 5etik abenduaren 5era arte.
Oharra: IP helbidea batzen dogu persona bakotxak boto bakarra emoteko. Datuak ezabatu egingo dira lehiaketea amaitzerakoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!