Mendi Tourraren urteko azken 8 geltokiak zemendian
2018-10-31 15:31 Kulturea11.400 ikusle batu dira 2018an eskainitako Mendi Tour saioetan.
Mendifilmeko ale onenen aurtengo Mendi Tour eskaintzeak bere azken hilebetean, zemendian, 8 geltoki izango ditu: Getxo (Zemendiaren 13, 14 eta 15ean), Basauri (Zemendiaren 20an) eta Elorrio (Zemendiaren 22an) Bizkaian, Errenteria (Zemendiaren 8an eta 9an) eta Elgoibar (Zemendiaren 22an) Gipuzkoan, Logroño (Zemendiaren 16an) Errioxan, Álora (Zemendiaren 16an eta 17an) Malagan, eta Potes Cantabriako Liébana eskualdean Zemendiaren 23an eta 24an).
Batean eta bestean eskainiko diran filmetako asko Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizinoan sarituak izan ziran:
Sari Nagusia + Ikusleen Saria BMFF'17: Dirtbag: The Legend of Fred Beckey.
Epaimahaiaren Saria BMFF'17: Mama.
Zuzendari Onena BMFF'17: Ben Page The Frozen Road.
Eskaladako Film Onena BMFF'17: Safety Third.
Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17: The Last Honey Hunter.
Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF'17: Mountain.
Sail Ofiziala BMFF'17: Al Otro Lado de la Cuerda.
Sail Ofiziala BMFF'17: Aurrera.
...
Saio horreek guztiak BMFF-ko kideek aurkezten ditue, eta filmak Jatorrizko Bersinoan eskaintzen dira azpidatziakaz batera.
Mendi Tourra hazi eta hazi dago. Urtarriletik hasita, aurten 39 geltoki izan ditu 11.400 ikusle batuz. Euskal lurraldeetan eskaini dira saio gehien, eta Espainiako 17 Erkidegoetatik 12tan zabalduko dira 2018an mendiko filmarik onenak eta gaur-gaurkoenak.
XI. Bilbao Mendi Film Festival
Abenduaren 7tik 16ra bitartean izango da aurten. Hitzordu hori heldu bitartean mendi zinemagintza zaleak asetzeko eskaintzea da Mendi Tour zirkuitua, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizinoko film onenen bilduma ibiltaria.
Zirkuituak urte osora zabaltzen dau Bilbao Mendi Film Festivalek abenduan izaten dauen babesa (igaz 10.400 ikusle 10 eguneko jaialdian). Nazinoartean oso entzutetsua da Mendi Film Festival, eta Espainian ikusle gehien hartzen dauen zinemaldietako bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!