'Bueltan gatoz' lan barria kaleratu dau Gatom-ek

Bizkaie! 2018-10-31 08:56   Musikea

Euskarri digitaleko proiektua da, disko fisikorik ez dau aterako.

Argazkia: Gatom/Taupaka | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskeraz eta gaztelaniaz abesten dau Gatom rapero bermeotarrak, eta 2010etik hainbat disko plazaratu ditu, besteak beste, Esnea hil gazta tiro pun eta Kostako Vibes. Oraingoan, Bueltan gatoz izenekoa dakar, lau abestidun proiektua, Taupaka alkarteagaz lankidetzan sortua.

Maxi barri horretan, rap eta hip hop doinuak buztartu ditu. Lehenengo kantua, diskoari izena emoten deutsan Bueltan gatoz, da bildumako bereziena, beharbada. Izan be, bere ohiko doinuez gan, soul eta blues ikutuak emon deutsaz Gatomek. Akaba DJ-ak produzidu dau pieza hori.

Argidxe non dau eta Eztau bakerik abestiak, ostera, reggae estilokoak dira, baina alkarren artean guztiz desbardinak: Bata, reggae klasikoa eta doinu alaiduna; bestea, dancehall tankerakoa. Azkenik Sku!ek batun abestian soinu modernoagoak erabili ditu Gatomek, iluntasuna erakutsi nahian.

Diskoa ez da formatu fisikoan argitaratuko. Hortaz, internetera jo beharko dabe zaleek. Deskargea egiteko loturea hemen ipini dau Taupakak.

Eztau bakerik abestiaren bideoklipa, ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu