Euskal mitologia eta musika klasikoa buztartu ditu Alberto Urretxok
2018-10-30 11:49 MusikeaSoinuaren Bidaia II aurkezteko kontzertua zemendiaren 3an izango da Bilboko Campos Antzokian.
Alberto Urretxoren Soinuaren Bidaia II, 2015ean hasitako abenturearen jarraipena da. Hainbat euskal musikagile batzen dituan 2. diskoa kaleratzea dakar, bada, soinu magikoak egitasmoaren oinarri, euskal mitologia (Toti Martinez de Lezearen testua eta narrazinoa) eta musika klasikoa (Alberto Urretxo tronboia eta Soinuaren Bidaia Ensemblea), buztartzen dira.
Asko dira egun gure gizartean bat egiten daben aukera musikalak, eta, hori dala-eta, inoiz baino gehiago ikusle zein entzuleakaz erronka musikal barriak tartekatzearen erronkea beharrezkoagoa subertetan da. Idea horren barrena doa Alberto Urretxoren proposamen hau, ohiko musikariaren ibilbidetik harago. Haren kurrikulumak asko dakar, hainbat sari irabazi ditu bakarlari legez eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan lehen tronboia dogu.
Danetara, musika emonaldiaren ganean dauen ezohiko ikuspuntua azpimarragarria da, baita musikea edo eta literaturea buztartzen dituan proiektuak abiarazotea be.
Alberto Urretxoren Soinuaren Bidaia II diskoaren zuzeneko aurkezpena zemendiaren 3an, 19:30ean izango da Bilboko Campos Antzokian. Aurkezle lanak Toti Martinez de Lezeak egingo ditu:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!