Azken asteak 'Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz' erakusketea bisitetako
2018-10-30 08:35 KultureaZemendiaren 11an, domekan, zarratuko da 105 aretoa, bertan egon baita erakusketea.
Joan dan bagilaren 29an zabaldu ebenetik, 580.000 lagun baino gehiago gora hartu ditu Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketeak. Erakusketa honek Seguros Bilbao dau babesle.
Zemendiaren 11an, domekan, zarratuko da 105 aretoa, bertan egon baita erakusketea; jarraian, desinstalazino lanei ekingo jake, gero Architecture Effects horniduten hasteko; azken hori abenduaren 5ean zabalduko da publikoarentzat; zarratu, barriz, 2019ko apirilaren 28an egingo dabe. XXI. mendearen hasierako arkitekturea, artea eta storytelling-ari eskainitako erakusketa honek garai post-digitala aztertzen dau, Museoa zabaldu ebenetik hamarkada bi igaro diran honetan; izan be, teknologia modu barritzailean erabili eben haren eraikuntzan.
Egunotan Museora hurreratzen diran guztiek aukerea izango dabe Alberto Giacometti. Atzera begirakoa eta Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua aldi baterako erakusketez gozetako, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak erakusketaz be. Era berean, Javier Téllez artistearen Itzal-antzerkia bideoinstalazinoa ikusi ahal izango dabe bisitariek.
Joana Vasconcelos (1971)
Lisboan bizi eta bertan lan egiten dau. 1990eko hamarkadearen erdialdetik bere lana sarri jarri dau erakusgai. 2005eko Veneziako 51. Bienalean Andregaia (A Noiva, 2001–05) lanagaz parte hartu ondoren egin zan nazinoartean ezaguna bere obrea. 2012an, Versailleseko Jauregian bere lana erakusgai jarri eban lehenengo emakumea izan zan, baita hori egin eban artistarik gazteena be. Haren ibilbidean, azken aldian izandako momenturik garrantzitsuenen artean, honako honeek nabarmendu behar dira: Trafaria hondartzea (Trafaria Praia) proiektua, Veneziako 55. Bienaleko Portugalen Pabilioiarako; The World Belongs to You erakusketa kolektiboaren parte-hartzea Palazzo Grassi/François Pinault Foundation jauregian, Venezia (2011); eta Lisboako Museu Coleção Berardo museoak eskaini eutson lehenengo atzera begirakoa (2010).
Aitatzeko modukoak dira honako lekuetan egin dituan erakusketak: Musée d'Art Moderne et Contemporain, Estrasburgo, Frantzia (2018); ARoS Aarhus Art Museum, Aarhus, Danimarka (2016); Museo Nacional Thyssen-Bornemisza, Madril (2015); Waddesdon Manor - The Rothschild Foundation, Buckinghamshire, Erresuma Batua (2015); Manchester Art Gallery (2014); Tel Aviv Museum of Art (2013); Palácio Nacional da Ajuda, Lisboa (2013); CENTQUATRE, Paris (2012); Kunsthallen Brandts, Odense, Danimarka (2011); Es Baluard, Palma de Mallorca (2009); Garage Center for Contemporary Culture, Mosku (2009); Pinacoteca do Estado de São Paulo (2008); The New Art Gallery Walsall, Reino Unido (2007); Istanbul Modern, Instanbul (2006); Passage du Désir/BETC EURO RSCG, Paris (2005); Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (2003); Műcsarnok, Budapest (2002); Museu da Eletricidade, Lisboa (2001); eta Museu de Arte Contemporânea de Serralves, Oporto (2000).
Vasconcelosen lana hainbat bilduma pribatu zein publikotan dago, esaterako: Amorepacific Museum of Art; ARoS Aarhus Art Museum; Caixa Geral de Depósitos; Câmara Municipal de Lisboa; Centro de Artes Visuales Fundación Helga de Alvear; Domaine Pommery; FRAC Bourgogne; Fondation Louis Vuitton pour la création; Fundação EDP; Gerard L. Cafesjian Collection; MUSAC; Museu Coleção Berardo; Pinault Collection.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!