Bilbao BBK Live izan da 'Formatu handiko jaialdirik onena' Best Fest 2018 sariketan

Bizkaie! 2018-10-25 11:50   Musikea

Sariok estaduko autorpenik handiena dira, sektoreko kalidade marka bat eta jaialdien bultzatzaile nagusien topagune.



Urtero garagarrilean Kobetamendin egiten dan musika hitzordu handia izan da FEST 2018ren barruan izendapen gehien lortu dituan ekitaldia, bost guztira. Formatu handiko jaialdirik onena sariaz gan, Bilbao BBK Live honako sarietarako saridun be izan zan: Kanpaleku eremurik onena, Jaialdirik jasangarriena eta Jaialdirik teknologikoena.

Bart gauean emon deutsiez lau sariak Bilboko jaialdiari. Aurkeztutako 170 jaialdik baino gehiagok parte hartu dabe eta ikusleek emondako 50.000 boto baino gehiago zenbatu ditue.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea pozik agertu da Bilbao BBK Live jaialdiak bart Fest sarietan jasotako lau sariakaitik, Estaduko zein nazinoarteko musika-jaialdien abangoardian kokatzen dabelako. Aintzatespen hau Bilbo Europako Uririk Onena izentau daben urtean heldu da.

Autorpen honen ondorioz, Bilbao BBK Live barriro be kokatu da nazinoarteko erreferente legez aire zabaleko pop rock musika jaialdien artean, izan be, azkenengo edizinoan salgai egozan sarrera guztiak agortu ziran eta 100.000 persona baino gehiago bertaratu ziran; % 31,8 nazinoartetik etorri ziran, gehienbat Erresuma Batutik, Frantziatik, Italiatik, Irlandatik, Portugaldik, Alemaniatik, Herbehereetatik eta Ameriketako Estadu Batuetatik. Errusiatik, Japoniatik, Israeldik, Bruneitik edo Sri Lankatik be etorri zan jentea.


Fest 2018

Sariok estaduko autorpenik handiena dira, sektoreko kalidade marka bat eta jaialdien bultzatzaile nagusien topagune. Horreen helburua da autortu, balorau eta ospatzea musika jaialdiak garatzeko ardurea daben profesionalen lana eta sormena, eta horrezaz gan, kalidade zigilu bihurtzea, nazinoartean eredu izango dana eta musika ekitaldirik onenak identifiketan lagunduko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu