Gatz Haranak eta EHU-k hitzarmena sinatu dabe Gesaltza Añana ikerketa laborategi bihurtzeko
2018-10-24 10:25 KultureaLankidetza hitzarmena eta erakunde biek batera editautako liburu barri bat aurkeztu da.
Gatz Harana Fundazinoa eta Euskal Herriko Unibersidadea eten barik dabiz lankidetzan. Erakunde biek sinatu dabe hitzarmena, gatzagearen azterlan eremu guztietan sakontzeko.
Nekane Balluerka unibersidadeko errektoreak eta Andoni Erkiaga Fundazinoko zuzendariak akordioa sinatu dabe, hezkuntza zentroak azterlan eta ikerketak sustatu daizan, I+G+B proiektuak eta azken urteetan gauzatzen dabizen hango gatzagak berreskuratzeko planari buruzko zabalkunde lanak.
Badira urte batzuk Añanako Gatz Harana eta EHU bat datozela esatean harana finkatu, berreskuratu eta ha eta haren inguruaren kudeaketa integrala onuragarriak dirala gizartearentzat eta Arabako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta nazinoarteko ondarearentzat, eta horrek eroan ditu ezartzera paisajearen materia eta ingurumen kulturea aztertu, berreskuratu eta iraunarazoteko asmoa.
Hitzarmen honen bidez, beste lankidetza batean batzen dira erakunde biak, Gatz Harana osorik berreskuratzeko plan zuzentzailea (2000-2004) landu eta garatzeko izan ebenaren harian.
EHU-ren ekarpena
Sinatutako hitzarmen barrian sartuta dago EHUk Añanako Gatz Harana Fundazinoari aholkularitzea emotea, Kultur paisajeak eta Ondarea UNESCO katedrea eta Global Change and Heritage PIU izeneko egiturak erabiliz eta horretarako ibiliko dira langile teknikoak prestatzeko planak eta programak taiutzen eta
berariazko prestakuntza ikastaroak ezartzen eta garatzen, eta horixe bera egingo dabe Fundazinoan diseinautako dokumentazino eta informazino sistemak apliketan, elikatzen eta garatzen, ahal dala beste monumentu batzuetan be ezarri ahal izateko.
Errektoreak esan dauenez, Arabako Foru Aldundia Añanako Gatz Harana Fundazinoaren bidez egiten dagoan lanak ondare parebakoa lehengoratzea dau helburu eta Euskal Herriko Unibersidadea, gure herriko, Euskal Herriko, ikerketa erakunde gorena, gogotsu ibili da –eta gogotsu ibiliko da aurrerantzean– egitasmo bikain honetan.
El Sistema de Producción de Sal de Añana
Hitzarmena sinatu ondoren, El Sistema de Producción de Sal de Añana liburua aurkeztu dabe, Gatz Harana Fundazinoak eta EHUk batera editautakoa. Argitalpen hori ingelesez eta gaztelaniaz dago, eta han, Gesaltza Añana eta haren ingurua Nazino Batuen Elikadurarako eta Nekazaritzarako Erakundeak Munduko Nekazaritza Ondareko Sistema Garrantzitsu (MNOS) autortzeko balio izan daben azterlan guztiak batzen dira.
Liburu hori da Gatz Harana Fundazinoak, Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuak, Kultura Paisajeen eta Ondarearen Unesco Katedreak, Munduko Landa Foroak, Ondarearen Institutuak eta gatzaren eta ALPren paisajeak eginiko diziplina arteko lanaren ondorio.
Liburuaren argitaratzaileek azaldu dabe zein izan diran Europako lehenengo MNOSa lortzeko prozesu luzearen nondik norakoak; Gatz Harana berreskuratzeko hamarkada biko lanean zehar gainditu behar izandako erronken barri dakar aurkezten gagozan liburuak, eta nabarmentzen dau ez bakarrik lortu dan nazinoarteko garrantzia, bai eta multzoaz daukagun gure ikuspegiaren eboluzinoa be: gatzagea gatza egiteko lantegi zaharra eta gatza produziduteko sistema konplexua bestetik azpimarratu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!