Artistentzako produkzino laguntzak kaleratu ditu Bilboko Udalak
2018-10-23 09:07 KultureaLaguntzok BilbaoArteren urteroko estudio bako produkzino bekak ordezkatzen ditue.
Artistentzako produkzino laguntza deialdi barri bat atera dau Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazinoaren bidez; lehenengo edizinoa 2019ko zezeila eta apirila artean izango da. Zortzi hiru-hilebeteko laguntzak izango ditu programa honek, 1.200 euroko ekarpena eta proposamenen garapenean prestaketa teknikoak eskainiz. Laguntza barri honeek estudio bako produkzino bekak ordezkatzen ditue, eta zentroak urtero ateratzen dituan beken programeagaz batera garatuko dira.
Bilboko Udalaren arte produkzino zentroak, kulturea indartu eta arte sormena bultzatzeko dauen pasinoan, Bilbao Bizkaia Kutxa BBK Fundazinoagaz alkarlanean ondorengo produkzino laguntza deialdia argitaratu dau, azken garapen fasean dagozan arte proiektuak gauzatzeko. Produkzino laguntza honeetarako baloratuak izango dira proiektuaren aurkezpenean lanerako plan dokumentatua eta bitarteko batek hartutako konpromisoa (erakunde, arte zentro, galeria pribatu...) jasoten dabenak, hau da, emoitzea erakusteko interesa eta nahia erakustea.
Laguntza honeen izakereak arte plastikoakaz loturea dauen edozein diziplina gogoamn hartzen dau, bakarkakoa nahiz taldekakoa. Deialdi honetara ibilbide artistiko eta akademiko sendo bat bermatzen daben edozein edade eta jatorriko personak aurkeztu daitekez.
Arte produkzinoa bultzatzeko eta euskal lurraldeko arte espazio publiko nahiz pribatu desbardinakaz kolaboretako dogun konpromisoan, hiru hilebeteko iraupena daben 24 laguntza proponiduten dira (8 deialdi bakotxeko), proiektua gauzatzeko materialentzat gehienez 1200 euroko ekarpena izango dalarik laguntzako. Modalidade honetan ezarritako epe bakotxean gehienez 8 laguntza emongo dira.
Lehen deialdia 2019ko zezeilaren 1etik apirilaren 30era arte izango da eta izena emoteko epea 2018ko urriaren 5etik 31ra arte dagozabalik. Bigarren deialdia maiatzaren 1etik garagarrilarebn 31ra izango da (izena emoteko epea 2019ko urtarrilaren 7tik 31ra izango da); eta hirugarrena abuztuaren 1etik urriaren 31ra (izena emoteko epea 2019ko maiatzaren 6tik 31ra izango da).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!