Mama Killa, Manipulation eta Beatlove, Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketako irabazle
2018-10-23 08:01 MusikeaBilborock aretoan izan dira finalak, asteburuan.
Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketako 30. edizinoak baditu irabazleak, asteburuan hiru kategorietako (pop-rock, metal eta urban) finalak jokatu dira eta. Hamaika aditu egon dira epaimahaian. Palmaresak garbi erakusten dau lehiaketearen nazinoarteko izakerea: Frantzia, Polonia eta Espainiakoak dira irabazleak.
Pop-rockaren atalean, Mama Killa frantziarrak aukeratu ditu epaimahaiak. Bigarren lekuan beste talde frantziar bat, Wizard, geratu da; hirugarren, ostera, Kings of the Beach galiziarrak izan dira. Metal arloan, Poloniatik etorritako Manipulation taldeak irabazi dau, Espainiako Perpetual Night eta Bizkaiko Incursed-en aurretik. Azkenik, urban ataleko palmaresa honakoa izan da: Lehenengo Beatlove espainiarrak, bigarren TtunTtun Brigade euskaldunak eta hirugarren Shintoma, hau be euskalduna. Epaimahaiaren sari berezia be bertoko talde batentzat izan da, Killerkume-rentzat.
Kategoria bakotxean, irabazleek 4.000 euro eskuratu ditue, bigarrenek 2.000 eta hirugarrenek, 1.300. Epaimahaiaren saria irabazteagaitik, 1.000 euro emon deutsiez Killerkume-ri.
Sari nagusiez gan, beste 14 sari be emon ditue aurtengo edizinoan, babesleek emondakoak. Hauxe da irabazleen zerrendea:
-Bilbo Uria saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat: Ttun Ttun Brigade (Bizkaia).
-Aste Nagusia saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenentzat: Incursed (Metal).
-Bilborock saria Bizkaiko talde aitagarri batentzat: Killerkume (Pop Rock).
-Azkena Rock saria Euskal Autonomia Erkidegoko talde aitagarri batentzat: Giante (Álava).
-Resurrection Fest lehiaketako talde aitagarri batentzat: Perpetual Night (Granada).
-Shake saria lehiaketako talde aipagarri batentzat: Poolshake (Murcia).
-Magnetron Sennheiser saria Pop-Rock, Metal eta Urbaneko abeslaririk onenentzat: Marta Domingo –Fru Katinka (Pop Rock), Lucasz Sikorsi – Manipulation (Metal) eta Borja Díez - Shintoma (Urban).
-Sonor saria Bizkaiko pop-rock gitarrista onenarentzat: Mikel Vega – Killerkume; eta Bizkaiko baxu-jotzaile onenarentzat: Josu Cobelo –Yo , Gerad.
-Stereozona saria, Ttun Ttun Brigade (Bizkaia).
Fnac (Metal) Espainiako gitarrista onenentzat: Irene Génova Dueñas –Next Step (Madrid); baxu-jotzaile onenarentzat jesús Valera – Physis (Sevilla).
Letamina saria: Killerkume, Yo, Gerad, Ttun Ttun Brigade eta Shintoma.
Sarbide saria: Mama Killa (Pop rock), Manipulation (Metal) eta Beatlove (Urban).
Kultura Live: Giante (Pop Rock).
Zarata Mondo Sonoro, Euskal Autonomia Erkidegoko edo Errioxako taldeari: Shintoma (Urban).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!