'Artistas en Ruta' programan sartu ditue Elkano Browning Cream, Ekiza eta La Furia

Bizkaie! 2018-10-19 10:01   Musikea

Euskal ordezkariak izango dira Espainiako hainbat uritan antolatutako kontzertuetan.

AIE alkarteak antolatzen dau Artistas en Ruta programea, musikariak eta taldeak Espainia guztiko zirkuitura eroaten dituan programea. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz aukeratzen ditue euskal ordezkariak, eta 2019ko udabarriko birarako taldeen barri emon dabe: Elkano Browning Cream, Ekiza eta La Furia.

Estiloaren aldetik desbardinak dira aukeratutako hirurak. Batetik, Willis Drummond taldetik dator Jurgi Ekiza baionarra, rocketik estilo intimistago eta akustikoagobatera jo dauen egitasmoaren buru. Euskal Herria, Frantzia eta Erresuma Batua buztartzen ditu Elkano Browning Cream taldeak, bestetik, eta batez be jazzean oinarritzen dan arren, ikutu afrikarrez beteriko musika erritmikoa jorratzen dau. Azkenik, La Furia rap abeslari nafarrak indarrez eta letra oldarkorrez betetako hip-hopa eskaintzen deutso publikoari.

2019ko udabarrian Espainiako hainbat aretotara eroango ditue horreek hirurak, Artistas en Ruta programan aukeratutako beste artista batzukaz batera. Bestetik, Etxeparek azaldu dauenez, 2018ko zirkuiturako aukeratutako euskal ordezkariak hasita dagoz kontzertuak joten. Anita Parker, Muskulo eta Pet Fennec dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu