Igon trenera! Abian da CAF-Elhuyar sariketea

Bizkaie! 2018-10-19 08:45   Kulturea

2019ko zezeilaren 14ra arte aurkez daitekez lanak.

25. urtez, abiatu da CAF-Elhuyar sariketea, zientziaren eta teknologiaren mundua gizarte osoagaz lotzeko asmoz. Hain zuzen, eremu bi horreek alkartzen dituan garraiobide legez be irudika daiteke sariketea, eta hortik dator aurtengo gonbidapena: Igon trenera!. Hauxe baita CAF-Elhuyar sariketearen helburua: zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta autortzea.


Ondoko kategoriak ditu sariketeak:

- Dibulgazio-artikulu originalak. Azpikategoria bitan banatuta dago: dibulgazino-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluak. Azpikategoria bakotxaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko dau.

- Zientzia-kazetaritzearen arloko lanak. 2.000 eurogaz eta eskultureagaz saritzen da.

- Zientzia Gizartean sorkuntza-bekea. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea lantzen dituen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak ha gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntzuinoa jasoten dau, baita eskulturea be.

Horrezaz gan, aurten be Neiker sari berezia emongo jako lehen sektoreari lotutako artikulu onenari: saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariakaz bateragarria, hau da, lehen sektoreko lan onenak beste kategoria bateko onena be badan kasuan sari biak jasoko ditu.

cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazino guztia, eta 2019ko zezeilaren 14ra bitartean aurkez daitekez lanak.

Hona hemen sariketearen oinarriak (143 KB)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu