Bizenta Mogel ezagutzen
2018-10-17 09:18 KultureaAurten, Ondareraren Europar Jardunaldien gaia da Ondarea, emakumeen emaria.
Markina-Xemeinen Bizenta Mogelen figurea izango da ardatz. Oso figura garrantzitsua baina aldi berean ezezaguna Bizentarena. Hutsune hori beteteko asmoz, ondorengo egitaraua antolatu da urriaren 20rako: Goizean, berbaldiak udaletxeko bilkura aretoan izango dira Bizenta Mogel Ezagutzen izenburupean.
10:30 Aurkezpena (udal ordezkari baten eskutik).
10:45-11:30 Emakumeak eta Literaturea XIX. mendean. Bizentaren garaiko beste emakume idazle batzuk Estaduan, Europan, Munduan. Josune Muñoz (Skolastika).
11:30-11:50 Deskantsua, kafea, pintxoak.
11:50-12:50 Mogeldarrak. Bizenta Mogel eta bere Gabon Cantac. Xabier Altzibar.
12:50-13:00 Tarine udal musika eskolako umeen eskutik, Bizentaren Gabon kanta batzuk.
13:00-14:00 Bizentaren Ipuin Onac. Alegiak eta Alegilariak. Xabier Kaltzakorta
14:00-14:30 Galderak, ekarpenak.
Moderatzailea: Yolanda Arrieta.
Hizlariak eta moderatzailea:
- Josune Muñoz: Skolastikako kidea, Emakumeek sortutako kultura eta literaturea ikertzea eta zabaltzea helburu dauen erakundea.
- Xabier Altzibar Aretxabaleta: Etxebarritarra, Euskaltzain urgazlea, bere doktore tesia: Mogeldarrak, Astarloarrak, Prai Bartolome Nortasuna eta obrea (1,2 MB). Idazlanak: jatorrizko testuak eta lehen edizinoak. Grafiak. Esan geinke, bera dala mogeldarrak sakonen ikertu dituana.
- Xabier Kaltzakorta: Markina-Xemeindarra, Euskaltzain osoa. Bizentaren Ipuin Onac (430 KB).
- Yolanda Arrieta Malaxetxebarria: Etxebarritarra. Idazlea, Bizenta Mogeli buruz ikerketa sakona egin dau, Bizentari buruzko tailerrak emoten ditu azken urteotan eta horretan oinarrituta, Argiaren Alaba izeneko liburua argitarau eban (2015 - Euskadi saria - Euskerazko ume eta gazte literaturea).
Arratsaldean:
17:30-19:00 Andre argi baten ikurrak hitzaldi-tailerra Uhagon kulturgunean, Yolanda Arrietak gidatuta. Bizenta Mogelen figurea ezagutzeko beste era bat. Hurrekoa eta dinamikoa. Literatura eta olgeta ikutuakaz.
Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena emotea aurretiaz: 946166303 kulturgunea@uhagon.com
Zergatik da garrantzitsua Bizenta Mogel ezagutzea?
Euskeraz idatzi eban lehenengo emakumea izan zan, zehatzago esanda, euskeraz idatzi eta bere izenez sinatzen ausartu zan lehenengo emakumea. Garai horretako gizartearen sinismen eta arauei aurre eginez, bere lanak bere izenez sinatu zituan Bizentak.
Inteligentzia eta izaera aparteko emakumea izan zen.
Azkoitian jaio zan arren, urtebetegaz umezurtz geratu eta Markinara, Juan Antonio Mogelen etxera etorri ziran biziten bera eta bere neba Juan Jose. Hor erakutsi eutsen osabeak euskeraz, gazteleraz eta latinez irakurten eta idazten.
Bizentak, 22 urtegaz kaleratu eban bere lanik garrantzitsuenetako bat Ipuin Onak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!