Reinhold Messner alpinistea Bilbon izango da
2018-10-09 10:20 KultureaEzinezkoaren lilurea izenburupean, hilaren 20an, eguerdiko 12:00etan izango da hitzordua Euskalduna Jauregian.
Urriaren 20an, Reinhold Messner-ek berbaldia emongo dau, Ezinezkoaren lilurea izenburupean, Bilboko Euskalduna Jauregian, historian persona bat lehen aldiz oxigenorik barik Everestera igon zaneko 40. urteurrenean. Persona hori Messner izan zan. Hitzordua, eguerdiko 12:00etan izango da. Sarrerak urriaren 8an egongo dira salgai. Messner lehenengoa izan zan munduko hamalau tontorrik altuenetara heltzen; oso ezaguna da Everestera oxigeno artifizialik barik igon eban lehenengo personea izategaitik, hori 1978. urtean izan zan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Alex Txikonen laguntzinoari esker antolatu da nazinoarteko alpinistarik garrantzitsuenak emongo dauen berbaldia. Messner-ek (oraintsu Asturiaseko Printzesa saria emon deutsie, kirolari onenaren kategorian) mendiagaz dauen esperientzia kontauko dau Reinhold Messner. Ezinezkoaren lilurea berbaldia. Alex Txikon alpinista bizkaitarrak be parte hartuko dau. Reinhold Messner bera oxigenorik barik Everestera lehenengoz igon ebaneko 40. urteurrena beteten danean emongo dau berbaldia alpinisteak.
Ekitaldian, Messner-ek alpinismoaren historiari buruz berba egingo dau, hamahiru menditan izan dituan esperientzietatik abiatuta; horreek guztiak saioan bertan ikusi ahal izango dira ordenagailuz atondutako satelite-irudien bidez.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz Euskalduna Jauregiaren web-orrian eta ohiko lekuetan. Prezioa 11 euro da. Leihatilak be zabalik izango dira: Astelehenetik zapatura (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.
Salmentea kutxazainetan: BBK Kutxazain automatikoak.
Reinhold Messner
Reinhold Messner ezaguna da lehena izategaitik Everestera oxigeno artifizialik barik igoten. Hori 1978. urtean izan zan —40 urte igaro dira, beraz—, eta, orduan, 8.848 metrora heldu zan, Peter Habeler austriarragaz batera. Hamalau zortzi miletako gailurrak egiten be lehenengoa izan zan.
Orduan erabilitako teknikak eta taktikak barritzaileak dira oraindino be, eta haren gaitasun fisikoa, apartekoa. Alpinismoaren eta eskaladearen historian eragin daben bost personen artean dago, izan be, ameslaria da eta bere garaiari aurrea hartu deutso. Aitzindaria da Dolomitetan, zazpigarren graduko arroka-eskaladan...
Ekitaldian, Messner-ek alpinismoaren historiari buruz berba egingo dau, hamahiru menditan izan dituan esperientzietatik abiatuta; horreek guztiak saioan bertan ikusi ahal izango dira ordenagailuz atondutako satelite-irudien bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!