Gales hizkuntzearen adituak Euskadin dabiz
2018-10-08 08:03 KultureaHelduen euskalduntzea eta unibersidadean euskerea sustatzeko egindako lana ezagutzen dagoz.
Gales hizkuntzaren arloko zenbait aditu bisitan etorri dira Euskadira egunotan. Adituok interesa azaldu dabe helduen euskalduntzearen alorrean EAEn egindako lana ezagutzeko, eta arreta jarriko deutsie Euskadiko unibersdadeetan euskereari emoten jakon tratamenduari. Gaur hasi eta eguaztenera arte ibiliko dira euskerearen normalizazinoko arlo garrantzitsu bi horreetan egiten danaren barri jasoten hemengo profesionalen aldetik. Ikustaldia hasteko, Donostian batu dira HABE, UPV/EHU eta Ilazki Euskaltegiko arduradunakaz. Geroago, Lazkaon Maizpide barnetegiko arduradunakaz batu dira hango esperientziaren barri aurrez aurre izateko. Euskerearen egoerearen ezagutzea osotzeko Mondragon Unibersidadeko zenbait irakaslegaz batuko dira, bertan azalduko deutsee zein dan euskerearen egoerea unibersidade mailan.
Ez da galestarrek egiten daben lehenengo bisitea. Galesen, bertako hizkuntzea (Cymraeg edo Gymraeg, 750.000 hiztun inguru) suspertzeko eta erabilerea handiagotzeko gogo bizia dagoanez, Euskadi beti hartu dabe hurreko erreferente nagusietakotzat; hori dala-eta ondoko lagunen bisitea izango dogu:
- Canolfan Genedlaethol Dysgu Cymraeg/ National Centre for Learning Welsh.
- Efa Gruffudd Jones Chief Executive.
- Helen Prosser Director for Pedagogy.
- Llywodraeth Cymru/ Welsh Government.
- Dyfan Evans Responsible for funding Welsh for Adults).
- Catrin Redknap Research Unit.
- Coleg Cymraeg Cenedlaethol/ Welsh National University.
- Rhain Jones Member of Management Team.
- Canolfan Iaith Nant Gwrtheyrn/ Nant Gwrtheyrn Residential.
- Huw Jones Chair of Board of Directors (BBC).
- Iwan Gruffydd kazetaria (BBC telebista kate publikoak bisitearen barri jasoteko asmoa dauka).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!