Barry Manley-ren bakarrizketa batek emon deutso amaierea Ja! Bilbaori
2018-10-08 10:40 KultureaUmorista irlandarrak From Cork to Kortezubi eszenaratu dau Bilborocken.
Ja! Bilbao - Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa bart amaitu da, Barry Manley-k eszenaratu dauen From Cork to Kortezubi ikuskizunagaz. Orain urte batzuk, euskerazko bakarrizketak egiten hasi nintzanean, jente guztiak egiten eban barre; orain, inork ez dau barre egiten! Zergaitik etorri zinan Irlandatik Euskal Herrira? Zergaitik nahi zenduan gure hizkuntzea ikasi, eta batez be, zergaitik hasi zinan umorezko bakarrizketak egiten, eta zelakoa izan da esperientzia hori? Berbaldi honetan Euskal Herriko zazpi lurraldeetarantz jo eta gero, saiatuko naz nire benetako istorioa azaltzen, hausnarketa moduan, pasadizoakaz, eta zelan ez, umoreagaz.
Barry Manley irakaslea, idazlea eta bakarrizketatzailea da, baita abeslaria eta musikaria be. Eskusoinua eta flauta irlandarra joten ditu. Zortzi urte daroaz bakarrizketak egiten euskeraz; Euskadin lau hamarkada baino gehiago daroaz biziten. Hogeita bi urtegaz heldu zan Euskadira, ingelesezko eskolak emoteko amesagaz, euskeraz eta gaztelaniaz berba-erdi egin barik. Haren ikuskizunetako testuek oinarri dabe haren jatorrizko lurra, Irlandako eta Cork-eko historia, eta euskal ohiturak eta euskerea. Barry Manley New Europeans eleberriaren egilea da, eta Eitb-ko hainbat programatan kolaborau dau.
JA! Bilbao 2018 - Egitaraua
Eguaztena, urriak 3
20:00 BBK Sala Alkarrizketea: Mircea Cartarescu, Enrique Redel & Marian Ochoa de Eribe (errumanierea, itzulpenagaz).
Eguena, urriak 4
19:00 BBK Sala Umorea eta bildurra. Alkarrizketea: Patricia Esteban - Erles & Paco Plaza. Moderatzailea: Fernando Marias.
20:30 BBK Sala Silvia Abril. Alkarrizketatzailea: Azul Tejerina.
Barikua, urriak 5
19:00 BBK Sala Soledad Puertolas. Alkarrizketatzailea: Marta Sanza.
20:30 BBK Sala Pablo Berger-en umorezko 10 sekuentzarik gustokoenak. Aurkezlea: Juan Bas.
Zapatua, urriak 6
19:00 BBK Sala David Foenkinos. Alkarrizketatzailea: Guillermo Altares (frantsesa, aldibereko itzulpenagaz).
20:30 BBK Sala BBK Ja! Bilbao Saria 2018 emon jako Álex de la Iglesia zinemagile bilbotarrari, lehenago Tom Sharpek, Francisco Ibáñezek, Ismail Kadarék, Robert Crumbek, Julian Barnesek, Fernando Truebak, John Cleesek eta Joyce Carol Oatesek jaso daben BBK Ja! Bilbao Saria. Alkarrizketatzailea: Carlos Areces.
Álex de la Iglesiak 20.000 euroko BBK Ja! Bilbao Saria jaso dau, eta, gero, Carlos Areces aktoreak alkarrizketea egin deutso.
Álex de la Iglesiaren legatu zinematografikoa satireari eta umore baltz eta garratzari lotuta dago, eta bederatzigarren edizino honek gai zehatzik ez badau be, haren estetikan eta edukian zinemagilearen bizitzak eta obreak eragin zuzena izan dabe.
Bilbotar zinemagileak Filosofia ikasi eban Deustuko Unibersidadean, eta oraindino be, autortzen dau liluratuta dagoala Ezagutzaren Teoriagaz, Metafisikeagaz eta Hermeneutikeagaz, Eranos Zirkuluagaz eta Mircea Eliaderen, Efesoko Heraklitoren, Eleako Parmenidesen, aurre-sokratikoen eta Aristotelesen idazkiakaz. Álex de la Iglesiak jaso dau, hain zuzen, BBK Ja! Bilbao Saria.
Era berean, jaialdiaren kartel mefistotelikoak haren bigarren film luzea ekarten deusku gogora, El día de la Bestia, hain zuzen be; izan be, haren filmografiaren eduki filosofikoak eta bildur aztarnek baldintzatu dabe aurtengo gaien hautaketea.
Domekea, urriak 7
19:00 Bilborock From Cork to Kortezubi. Bakarrizketatzailea: Barry Manley (euskeraz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!