Betoñuko Komentuko espazioa hezkuntzarako erabiliko da 2019tik aurrera
2018-10-05 08:51 KultureaTknika, Lanbide Heziketeari Aplikautako Ikerketa eta Barrikuntzako EAEko Zentroa handitzea be ekarriko dau.
Vital Fundazinoaren titulartasuneko eraikinak, I-D Arte Euskadiko Goi Mailako Diseinu Eskolea aterpetuko dau, baita Tknika Lanbide Heziketeari Aplikautako Ikerketa eta Barrikuntzako EAEko Zentroa handitzea be.
Vital Fundazinoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Betoñuko Komentuaren erabileran akordioa lortu dabe. Azterketa eta analisi prozesu baten ondoren, Eusko Jaurlaritzeak eraikin hau hezkuntza-helburuakaz erabili deian baldintzak adostu ditue. Akordioaren barri Jon Urresti Vital Fundazinoko presidenteak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak emon dabe. 2019ko urtarriletik aurrera, Betoñuko Komentua I-D Arte, Euskadiko Goi Mailako Diseinu Eskolearen egoitzea izango da (Hezkuntza Sailaren menpeko eskolea), eta Tknika, Lanbide Heziketeari Aplikautako Ikerketa eta Barrikuntzako EAEko Zentroa handitzea be ekarriko dau.
I-D Arte eskoleari jagokonez, egun Gasteizko Aguraingo Taldearen Kalean dauen egoitzan eskaintzen ditu ikasketak. Joan zan ikasturtean (ikasturte honetako datuak zarratzeko dagoz oraindino), 285 ikaslek egin zituen Goi Mailako Diseinu ikasketak zentro honetan (Barruko Diseinua eta Diseinu Grafikoa), eta beste 80k, ostera, Artearen arlokoak egin zituen (Argazkigintzea eta Ilustrazinoa), aukera hau be eskaintzen dauelako eskoleak.
Lanbide Heziketearen aldeko apustua
I-D Arte, Goi Mailako Diseinu Eskola hartzeaz gan, Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketearen arloko proiektu bat be sortu eta abiatuko dau egoitza honetan: Betoñuko Komentuak Tknika-ren handitzea aterpetuko dau (Lanbide Heziketeari Aplikautako Ikerketa eta Barrikuntzako EAEko Zentroa). Instalazino barri honeetan, Tknikak orain arteko proiektuak zabalduko ditu, sektore barriei erantzuna emonez. Hain zuzen be, sormen industrien arloan egingo dau lan Betoñun, Errenterian dauen egoitzan Tknika azken urteetan egiten dagoan lanagaz koordinazinoan eta haren osogarri, eta aurrerago Bilbon egingo dan handitzeagaz be lankidetzan. Bilbokoan gastronomia, energia eta aeronautika arloetan jardungo dau Tknikak.
Erakunde biek lorturiko akordioaren inguruko poza azaldu nahi dabe; Vital Fundazinoak, hezkuntza sistemearen bidez azpiegitura moderno eta ikoniko hau gizartearen zerbitzura ipini dauelako; Hezkuntza Sailak, barriz, ikasleei eta hezkuntza sistemeari oro har kalidadezko hezkuntzea eskaintzeko aukerea dauelako, instalazino erakargarri eta erabilgarri honeetan. Aldi berean, akordio hau Vitoria-Gasteizen mesederako eta honek herritarrei eskaintzen deutsiezan zerbitzuen mesederako be izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!