Hegazti migratzaileak protagonista aurtengo Hegaztien Munduko Egunean
2018-10-05 08:09 KultureaBolueko Hezeguneko Eraztunketa-estazioak bere ateak zabalduko ditu jentearentzat urriaren 6an.
Hegazti migratzaileak izango dira protagonista nagusiak Hegaztien Munduko Egunean, datorren zapatuan, urriaren 6an. Getxok, beste behin, bat egingo dau ekimen horregaz Bolueko Hezeguneko Eraztunketa-Estazioan Ateak Zabaltzeko Eguna ospatuz.
Mundu osoko jazoerea da Hegaztien Eguna, BirdLife International erakundeak sustatua, 100 herrialde baino gehiagotan egiten dana. Bi dira Hegaztien Munduko Egunaren helburu nagusiak; Batetik, hegaztien mundua hurreratzea jenteari, hurren dogun gure ingurune naturala konserbatzearen garrantziaz kontzientzia sortzeko, gure planetako ingurumen konserbazinoan aurrera egiteko lehenengo urratsa dalako. Eta bestetik, hegaztiek dituen mehatxuen barri emon eta euren biziraupenerako beharrezko konserbazino neurriak azaltzea.
Aurten, migrazinoaren mezua zabaldu nahi da, hegaztien habitatak, ugalketa-eremuak, geldialdiak egiteko tokiak eta migrazino-bideak babesteko garrantziagaz batera: Hegaztiek bizia eta kolorea emoten deuskue, naturea urietara hurreratzen dabe eta bidaiari handiak dira, mugarik bakoak, hesi kultural eta politikoak zer diran ez dakitelako. Horregaitik guztiagaitik, gure ingurumen-osasunak hobera egiten dau eurekaz kontaktuan egoteagaz, besterik ez, nabarmendu dau José Luis Landa Ingurumen zinegotziak, BirdLifen mezua bere eginez.
Kontuak kontu, Udalak atondutako jardunaldian hegaztiei eraztuna ipinteko ohiko ekintzea gauzatuko da hezegunean. Jarduerea 09:00etatik 13:00etara egingo da, beti be eguraldi ona egiten badau, euria edo haize gogorra egitekotan bertan behera itxiko leukie.
Hegazti migratzaileakaz batera txikienak izango dira protagonista, beste behin. Horreakan gure planetearen balio naturalen konserbazinoagazko errespetua sustatu nahi da. Udalak, aurten be, herritar guztiak animau nahi ditu zapatuko jardunaldian parte hartu deien hezegunera joanez, 'gure udalerriko natura leku garrantzitsuenetakoa da eta hegazti askoren aterpe iraunkorra', gogoratu dau Landak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!