BIME City jaiak 40 kontzertu dakarz Bilbora

Bizkaie! 2018-10-04 09:09   Musikea

Uriko hainbat gunetan izango dira emonaldiak, urriaren 24 eta 25ean, doban.

BIME City jaialdiaren bosgarren edizinoak mugak zabaldu ditu, hamar herrialde baino gehiagotako artistak batuko ditualako, tartean Taiwan eta Filipinetakoak. Artista gehienak, baina, Europa eta Latinoamerikakoak izango dira. Danetara, 40 talde baino gehiagori emongo deutsie aukerea euren talentua Bilboko publikoari erakusteko.

Ordu erdi inguruko erakustaldiak eskainiko ditu talde bakotxak. Kontzertuak dobakoak izango dira eta Bilboko txoko eta areto ugaritan ipini ditue hitzorduak: Kafe Antzokia, Stage Live, Backroom, Shake, El Muelle, Erribera, Azkena eta Bilborock.

BIME Live jaialdiaren aurrekaria da BIME City, zalerik gogotsuenen itxaronaldia leuntzeko. Aste barruan, urriaren 24an eta 25ean egingo dabe BIME City, eta asteburu horretan bertan helduko da BIME Live.

Bilboko Udalaren arabera, helburu nagusi bi ditu BIME City-k. Batetik, BIME Pro topaketara etorriko diran profesionalentzako erakusleiho izatea eta, eta, bestetik, BIME Live jaialdi handiaren atarikoa izatea. Zaleak ez eze, musikearen arloko profesionalak be erakarri nahi ditue kontzertuetara, era horretan parte-hartzaileek euren talentua zabaltzeko bide barriak topau deiezen.

BIME City-ren egun bietako egitarauen kartelak:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu