Art After Dark-ek hamar urte beteko ditu

Bizkaie! 2018-10-03 08:05   Musikea

Urteurrena ospatzeko, urriaren 19ko saioa berezia izango da.

Bilboko Guggenheim Museoan eta gauez egiten da Art After Dark, era horretara, publikoari musika elektronikoaz eta artelanez disfrutetako aukerea emoteko. 2008ko urriaren 30ean egin eben lehenengo saioa eta, harrezkero, hileroko hitzordu bihurtuta pasau dau hamarkada bat. 

Urriaren 19ko emonaldia izango da hurrengoa, eta hamargarren urteurrenagaz bat egiten dauenez, berezia izango dala azaldu dabe Guggenheimetik. Izan be, ohiko saioa hasi aurretik, Bistro Guggenheim Bilbao jatetxean, pintxoak, showcooking erakustaldiak eta zuzeneko musikea buztartuko ditue. Daniel B eta Javi Auto arduratuko dira gauari doinuak jarteaz. Saio honetan gehienez ehun lagun sartu ahal izango dira, hortaz, erreserbea egin behar da aurretik.

Ondoren, hileroko formatuari helduko deutsie: Bertoko eta kanpoko hiru DJ edo produktoreren musikea zuzenean, museoko aretoetan, eta erakusketak publikoaren eskura goizaldera arte. Momentu horretan, Alberto Giacomettiren atzera begirakoa (egun horretan bertan inaugurauko dabe), Joana Vasconcelosen obrak eta Thannhauser bildumako harribitxiak egongo dira, besteak beste, Guggenheimen.

Erakusketa horreetako artelanak ikusten dituen bitartean, entzuleek hiru emonaldi entzun ahal izango ditue. Oholtzara igoten lehenengoa DJV Sound, Bilboko gauetako izarretako bat, izango da. Ondoren, Berlindik etorriko da Alex Niggemann, house eta teknoaren arteko nahastea aurkezteko. Azkenik, Booka Shade bikote alemaniarrak jarriko dau musikea, nazinoarteko jaialdi ospetsuetan batutako eskarmentua lagun.

Guggenheim Museoko arduradunek atzera begiratu dabe, Art After Dark-en hamar urteotako ibilbidea gogoratzeko. 300 emonaldi baino gehiago antolatu ditue eta publikoaren erantzuna bikaina izan da, 100.000 lagun baino gehiagok hartu dabe parte proposamen berezi honetan. Artistei jagokenez, munduan erreferente diran hainbat DJ ekarri ditue Bilbora. Besteak beste, Carl Graig, DJ Hell, James Holden, Miss Kittin eta Nina Kraviz.

2018/10/19 22:00

Bilboko Guggenheim Museoan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu