Euskal antzerkirik onena, Getxon
2018-10-02 08:03 KultureaDozena bat obra aurkeztuko ditue 36. Antzerki Jardunaldietan.
Urriaren 5etik 14ra, Getxoko Antzerki Jardunaldien 36. edizinoa egingo dabe, euskal produkzino barrienak publikoari hurreratzeko asmoz. Euskerazko zein gaztelaniazko lanak ikusi ahal izango dira. Egitarauan hamabi antzezlan dagoz, horreetako bost umeentzat, beste horrenbeste helduentzat, eta ganerakoak edade guztietako publikoarentzat. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira, Las muertes de los otros ikuskizuna izan ezik, hori Romo Kultur Etxean emongo dabe.
Azken lan horrek zabalduko dau helduentzako eskaintzea. Migratzaileen errealidadea hurreratuko deusku eta Inmigrazino eta Kulturartekotasun udal zerbitzuaren Zurrumurrik Ez estrategiaren barruan dago. Horrezaz gan, honako lanak dagoz helduentzako egitarauan: Tendríamos que haber empezado de otra manera komedia baltza, Enredo familiar lan dibertigarria eta, azkenik, Zazpi senideko, anaitasunaren sentimendua ardatz daben zazpi istorioren bildumea.
Umeek be non aukeratu izango dabe jardunaldietan: Zoro gaitezen pailazo-ikuskizuna, Linbo planeta txotxongiloak, jatetxe xelebre batean girotutako Chef Nature, Bidaia ezezaguna erromeria eta Kontukantari 2 ikuskizun musikala.
Horri guztiari edade guztientzako eskaintzea gehitu behar jako: I U eta El fin de las cosas jantza-piezak eta Soy ellas - Haiek naiz zirku garaikidea.
Azkenik, antzerki arineko egitaraua egongo da laugarren urtez. Hamaika lan sartu ditue ziklo horretan, gehienez hogei minutukoak. Algortako Kultur Etxean ikusi ahal izango dira antzerki arineko obrak, hilaren 7an eta 14an.
Informazino gehiago, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!