Lauaxeta olerki lehiaketea martxan

Bizkaie! 2018-09-28 12:57   Kulturea

Testuak zemendiaren 12ra arte bialdu leitekez.

Urtero legez, Mungiako Udalak Lauaxeta olerki lehiaketarako deia egin dau. Estepan Urkiaga, Lauaxeta, XX. mendearen hasierako idazle ezagunaren omenez antolatutako sariketa honetan, euskeraz idatzitako olerkiek hartu leikie parte.

Aurtengo edizinora bialdutako olerkien izenburua Neguko gaba izango da, Lauaxetaren obratik hartutako esaldia hain zuzen. Hortaz, aurkeztutako testu guztiek loturea izan beharko dabe izenburu horregaz, edo horren interpretazino librea izan. Neurriari eta errimeari jagokonez, ez dabe mugarik jarri antolatzaileek. Luzereari jagokonez, 100 eta 200 bertso-lerro bitarteko olerkiak onartuko ditue.

Lanak euskarri digitalean zein papelean aurkeztu beharko dira, zemendiaren 12a baino lehen, Mungiako udaletxean. Ezizenez sinatu beharko dira.

Sari bi egongo dira: Lehenengoa, 800 eurokoa eta, bigarrena 500 eurokoa. Mungiako Udalak izentauko dau epaimahaia. Sariketearen oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu