Hemen da Leioako Pop Rock Lehiaketako X. Kartel Lehiaketea

Bizkaie! 2018-09-28 08:03   Musikea

2018ko urriaren 22ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Lan sarituak aurrerantzean Leioako Udalarenak izango dira. Udalak lan horreek erakutsi, kopiau eta argitaratu ahal izango ditu. Hori guztia izaera esklusiboagaz eta Udalaren alde.

Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira eta epaimahaiak zeintzuk erakutsiko diran aukeratzeko eskubidea izango dau, espazio arazoakaitik eta lanen kalidadean oinarrituta. Aurkeztutako lanak zemendiaren 5etik abenduaren 5era arte ikusgai egongo dira Aterpe Leioa Gaztegunean.

Udalak eskubidea izango dau sarituak izan ez diran lanak erakusteko eta zabaltzeko, dobaneko eskubide-emote lez ulertuz, esklusibidadeagaz, lanen
erakusketea amaitu arte.

Erakusketea amaitu eta hurrengo 30 egunetan, saririk jaso ez dabenek euren lanak Aterpe Leioa Gaztegunean bertan jaso ahal izango ditue, horretarako nahitaezkoa izango da aurrez emondako frogagiria aurkeztea. Epe horretan jasoten ez diran lanak Udal jaubetza eta artxibora pasauko dira.

Era berean, jasotako lan guztiak flickr-en ikusgai egongo dira.

Behin epea beteta, Udalak jaso barik dagozan lanen erabilera librerako eskubidea izango dau. Udalak ez ditu beregan hartuko lanek izan leikiezan ezbeharrak horreen garraioa, erakusketa edo zaintzeak eraginda.

Antolatzaileek oinarriotan zehazten ez diran ekimenetarako eskubidea izango dabe, oinarrien funtsezko edukia aldatu barik. Era berean, lanak arreta handiz zuzenduko ditue, baina ez dabe euren ardurarik hartuko.

Lanak lehiaketara aurkezteak oinarri honeek erabat onartzen dirala esan nahi dau.


Parte-hartzaileak 14-35 urte bitarteko gazteak eta edade txikikoak izan daitekez, azken kasu horretan, guraso edo tutoreen baimenagaz.

Egile berak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu.


Gaia

Leioako Pop Rock Lehiaketearen XIX. saria.


Lanen ezaugarriak

- Teknika librea.
- Koloretan edo zuri-baltzean.
- Neurriak: 30 x 40, euskarri zurrunean hobe kartoi luman eta kristal barik.
- Egileak CD batean kartelaren argazki bi erantsiko ditu (.jpg edo .tiff formatuan), bereizmen handian eta txikian.
- Lanek jatorrizkoak izan behar dabe.


Testuak

Kartelean derrigorrez ondoko testuak agertu beharko dau:
LEIOA 2019
XIX CONCURSO POP ROCK
XIX. POP ROCK LEHIAKETEA


Lanak jasotea

Lanak Aterpe Leioa Gaztegunean entregau behar dira:
Aterpe Leioa Gaztegunea
Aldapabarrena kalea, 2. 48940 Leioa (Bizkaia)

Tel.: 94 405 58 50 // gazte@leioa.net

Lanak egilearen sinadura barik eta lelopean aurkeztuko dira. Lanotan, ikusteko moduan, ezin izango da jarri ez egilearen izenik, ez identifikazino-daturik. Gutun-azal zarratuan eta lelo beragaz egilearen ondoko datuak adierazoko dira: Egilearen izen abizenak; NAN zenbakia; egilearen edadea; eta helbidea, telefonoa, e-maila.


Lanak onartzeko epea

2018ko urriaren 22ra arteko epea egongo da.


Sariak

Lehiaketeak 600 €ko sari bakarra izango dau. Saria PFEZaren atxikipenari lotuta dago. Saria emon barik itxi daiteke aurkeztutako lanek gitxieneko kalidade teknikorik eukiko ez balebe.

2018ko zemendiaren 30ean (barikua)emongo ditue sariak arratsaldeko 18:30ean Kultur Leioan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu