Bermeon 'IV. Mareak' izango da urriaren 5etik 11ra

Bizkaie! 2018-09-27 08:15   Musikea

Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Udalak antolatu dabe jaialdia.

Aurreko urteetako formatuari eutsita, herriko gune desbardinak aukeratu ditue jaialdiko eszenatoki modura: Bermeoko Kafe Antzokia, Arrantzaleen Museoa, Nestor Basterretxea aretoa, Kurtzioko baseleizea eta Beleza Malandra Ateneo Kulturala.

Urriaren 11ra arte kontzertuak, ikuskizunak eta emonaldiak izango dira, besteak beste. Ekitaldi asko doban dira eta pagau beharrekoen sarrerak ekitaldiak hasi baino lehen erosi daitekez. Halandaze, urriaren 6ko eta 9ko sarrerak aurretiaz be erosi daitekez, Bermeoko Kafe Antzokiaren webgunean.


IV. Mareak Egitaraua

• Urriak 5, barikua, 19:00: Eneritz Artetxe, Lurrazpiko ipuinak.
Non: Arrantzaleen Museoan. Sartzea: doban.

• Urriak 6, zapatua, 20:00: Nickel & Rose (AEB)
Non: Beleza Malandra Ateneo Kulturala. Sartzea: 5 euro.

• Urriak 6, zapatua, 22:00: Acid Mothers Temple & The Melting Paraiso UFO (Japonia).
Non: Bermeoko Kafe Antzokia. Sartzea: 10 euro (aurretiaz 8 euro).

• Urriak 7, domekea, 13:30: Inoren Ero Ni (Andoain/Donostia)
Non: Beleza Malandra Ateneo Kulturala. Sarrera: 5 euro.

• Urriak 8, astelehena, 20:00: Theory of Obscurity: A film about The Residents (Dokumentala, 2015, AEB, 87 min. / Jatorrizko bersinoa gaztelaniazko azpitituluakaz).
Non: Bermeoko Kafe Antzokia. Sartzea: doban.

• Urriak 9, martitzena, 20:00: Emma Ruth Rundle & Jaye Jayle (AEB).
Non: Bermeoko Nestor Basterretxea aretoa. Sartzea: 10 euro (aurretiaz 8 euro).

• Urriak 10, eguaztena, 20:00: Kankinkabara Txistu Taldea (Bermeo).
Non: Bermeoko Kurtzioko Baseleizan. Sartzea: doban.

• Urriak 11, eguena, 22:00: PETTI (Bera).
Non: Beleza Malandra Ateneo Kulturala. Sartzea: 5 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu