V. Sopela Kosta Fest martxan
2018-09-20 10:46 KultureaGaur, hilak 20, hasi eta domekara, aparteko egitaraua atondu dabe Sopela Kosta Fest-en barruan.
Sopela Kosta Fest ekimenaren barruan, Sopela Business Meeting jardunaldiaren hirugarren edizinoak ingurune digitalean egungo eta etorkizuneko bezeroakaz hartu-emonak errazagoak izan daitezan, jarraitu beharreko estrategiak aztertuko dira, izan be, surfean jarraibide digitalek berebiziko garrantzia dabe, zuzenekoa zein zeharkakoa, eta gero eta enpresa gehiagoren bilakaereari eragiten deutsie.
Hitzorduak surfaren industriako hainbat profesionalen partaidetzea izango dau, bai eta informazinoaren teknologiako eta ekintzailetzako adituena be. Irailaren 20an, Kurtzio Kultur Etxean izango diranen artean, Denny Jaconni, Surflineko Marketing Zuzendaria, munduko online komunikabide handiena; Olivier Duperray, Bloowatch, surf eskolen kudeaketarako eta sustapenerako tresnearen arduraduna; Alex Rayón, Deusto Big Datako zuzendaria; edota Ainara Basurko BEAZ erakundeko zuzendari nagusia nabarmendu daitekez.
Era berean, Sopela Business Meeting ekitaldian parte hartuko dabe ekintzaileek, egonkortutako enpresek, profesionalek eta nazinoarteko erakundeek. Euren eskarmentua konpartidu eta estrategia digitalen bilakaereak izan leikezan aukera eta erronka nagusiak aztertuko ditue.
Surf-film laburren laugarren lehiaketea
Irailaren 20 eta 23 artean egingo dan Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-film laburren lehiaketan parte-hartzea erabat dobakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa da web orri honetan izena emon, aurrez film laburra eskegitako plataformearen loturea jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Film labur guztiek surfa eta naturea izan beharko ditue ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzerea.
Sarituak izaten diran lan guztiak jentaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo dan gala berezian, eguenean, irailaren 20an.
Danetara, 1.250 euro emongo ditue saritan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko dau.
Bestelakoak
Ganerakoan, besteak beste, Sopela Beer Fest, Euskal Herriko Surf alkarteen arteko txapelketea, Earth Songs Project, ikastaroak, Argazki ibilbide gidatua, itxas kantuak kalerik kale eta kontzertuak be izango dira, besteka beste, MOONSHAKERS, THE ICER COMPANY, GRISES, LA SRA. TOMASA, ZAZKEL, MELENAS, LIHER, TRAVELLIN’ BROTHERS, EL COLUMPIO ASESINO zein DJ TIRRY&TERI
Irailaren 20ko egitaraua:
- Sopelako Arriatera hondartzan, 09:30 - 15:00retara bitartean, Surf business meeting: estrategia digitala surfean. Hizlariak: Surfline webgunea, Deustuko unibersidadea, Bloowatch eta Beaz, beste batzuen artean.
- Surf zinemea. Sopela Kosta Fest Surf Film Laburren Lehiaketearen hiru film sarituen proiekzinoa eta sari-banaketea (Sopelako udaletxe plazan, 20:30ean)
Jarraian, Ira Opper-en Secrets of desert point dokumentalaren proiekzinoa (45′).
80. hamarkadearen hasieran, Indonesiako Lombok urrutiko isla inguruan itsasontziak ibilten ziran bitartean, Bill Heick eta bere lagunek, olatu perfektua topau eben eta Desert Point izena emon eutsien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!