'MU-k etorkizun hobea lantzeko aukerea emon deutse milaka personari, 75 urtean'

Bizkaie! 2018-09-14 16:46   Kulturea

Vicente Atxa: gizarte aurreratuagoa eregi daiteke hezkuntzearen bidez.

Gure benetako bokazinoa eta helburua dira hezkuntzearen bidez gizartea eraldatzea eta Herri hau herrialde industrial, lehiakor eta aurreratuentzako eredu bihurtu nahi daben personak eta gazteak trebatzea. Mondragon Unibersidadeko errektore Vicente Atxak unibersidadearen konpromisoak azpimarratu ditu 2018-2019 ikasturtearen edegiera ofizialean. Gazteen prestakuntzea, ikerketa eta ezagutzearen transferentzia dira konpromisook, bai eta enpreseagaz lankidetza estuan jardutea be.

Danetara, 75 urte bete dira Goi Eskola Politeknikoaren hazia erne zala, euskal gizartearen beharrei erantzuteko. Horixe izan zan, 1943an, aurrerago Mondragon Unibersdtdtea eta Mondragon kooperatiba-taldea izango ziranen jatorria. Errektoreak zuzendu dau ekitaldia, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk emon deutsoio edegiera ofiziala ikasturteari.

Euskal Unibersidade Sistemako 3 unibersidadeen osogarritasun eta lehiakortasun positiboaren eginkizuna aldarrikatu dau errektoreak, eta lantzen dabizen Unibersidade Plan barriari buruz hauxe esan dau: sistema on bat behar dogu, unibersidade-trebakuntzea neurrian eta ez bolumenean. Ondorioz, espezialistak izan behar dogu, arinagoak, barritzaileagoak; eta berrasmetan ikasi behar dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu