Karmele Jaio izango da protagonista 'XXI. Mendeko Emakume Idazleak' programan

Bizkaie! 2018-09-18 13:08   Kulturea

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da hilaren 20an.

Bilboko Udalaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko XXI. mendeko Emakume Idazleak zikloari berrekingo deutso eguen honetan, irailaren 20an. Hitzordu honetara, Karmele Jaio euskal egilea etorriko da. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrerEa librea izango da aretoko leku guztiak bete arte. Euskeraz egingo da, eta streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Kulturan espezializauta dagoan Idoia Jauregi kazetariak gidatuko dauen XXI. mendeko Emakume Idazleak zikloa igaz inaugurau zan, irakurleen aldetik be harrera bikaina jaso daben literatura garaikideko emakume idazleakan oinarritzeko helburuz. Orain harte topaketetan parte hartu dabenak ondokoak izan dira: Dolores Redondo, Eva García Sáenz de Urturi, María Oruña, Almudena Grandes, Alicia Giménez eta Najat El Hachmi.

Karmele Jaiok (Vitoria-Gasteiz, 1970) hiru kontakizun liburu idatzi ditu: Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (2007, Elkar) eta Ez naiz ni (2012, Elkar); horrezaz gan, eleberri bi, Amaren eskuak (2006, Elkar) eta Musika airean (2010, Elkar), eta poesía liburu bat, Orain hilak ditugu (2015, Elkar) be argitaratu ditu.

Honezkero 25. edizinora heldu dan eta ingelesera itzuli barri dan Amaren eskuak lana zinemarako be egokitu dau Mireia Gabilondok, eta Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztu da. Haren kontakizunak antzerkira be eroan ditue, berbarako, 2010ean, Ramon Bareak Ekografiak zuzendu eban, izenburu bereko kontakizunean oinarrituta, neskato bat adoptetako Etiopiara bidaiatzen dauen emakume baten bildurretan eta sentsazinoetan sakontzen dauen lana. Haren kontakizunak Best European Fiction 2017 bildumarako aukeratu, eta antologia ugaritan argitaratu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu