Txinako eztanda demografikoa

Zigor Aldama 2018-09-14 13:22   Bidaide

Deigarria bada be, ez dago nahikoa txinatarrik Txinan.

Liang Jianzhang-ek aspaldi argibideak emon eutsozan Txinako gobernuari jaiotza-kontrolari murrizketak kentzeko. Aitatu demografoa sano ezaguna da herrialdean eta haren eretxiz, etenik bako jaiotza taseak behera egitea zein 1.400 herritarren zahartzea lehertzeko gitxi falta jakon eztanda demografikoa da. Ez bakarrik eragin ekonomikoagaitik, baita seme-alaba bakar diran ehun miloe herritarrentzat izango dan arazoagaitik, izan be, gurasoak eta aitita-amumak jagoten denpora asko beharko dabelako eta herrialdeak barrikuntzarako gaitasun handia izanik, kapaz dalako mirakulu ekonomikoari jarraipena emoteko. Azken lau hamarkadotako hazkunde azkar horren abiapuntua enpresari barritzaileen lana izan da. Datozen hamar edo hogei urteetan Txinako parametro demografikoak positiboak izango dira baina hortik aurrera, seme-alaba bakarraren poltikearen eraginez, geldialdi gogorra espero da eta hori sano arriskutsua izango da adierazo dau Liang-ek, Ctrip, Txinako online bidaia agentziako burua danak.

Agintari komunistek beti nabarmendu dabe orain 40 urte onartutako jaiotza-tasearen politikeak herritarren erantzun ona izan daauela, besteak beste, 400 miloe lagun jaiotzea ebitau dauelako. Holan, munduan herritar gehien dauen herrialdean kontrola ona izan da eta erabagiorra pobrezia gorriari aurre egiteko. Dana dala, herritarren ohiko piramidea beste itxura bat hartzen doa, erronbo itxura arriskutsua, hain zuzen be.

Gizarte Segurantzaren Txinako Erakundeak uste dau egun 240 miloe herritar badira be 2035. urtean 400 miloe izango dirala. Era berean, egun 240 herritar badira, 400 miloera igaroko dala. Era berean, bizi-itxaropenak be gorantz egingo dau: azken zortzi urteetan 74,83etik 76,5era joan da. Behera egin dauen bakarra da lan egiteko moduan dagozanen kopurua. 2010ean gehieneko kopurua izan zan horretan, % 70 inguruko portzentajeagaz, baina egun % 65eko da datua. Eta bihar-etzirako egoerea ez da bape baikorra.

Horregaitik guztiagaitik, pasa dan hilean aurkeztu eta 20120an indarrean sartzea espero dan Kode Zibil barriaren zirriborroak familia plangitzearen ganeko erreferentzia guztiak desagerrarazo ditu. Horrek esan gura dau urte horretara heldukeran Txinak murrizketa guztiak indarbakotu leikezala. Dudea da murrizketea ez ete dan berandu etorriko, izan be, seme-alaba bi eukitea ahalbidetzen dauen jaiotza-tasearen politikeak ez ditu espero ziran datuak ekarri.

Ganera, hasieran apur bat gora egin arren, geldiro-geldiro jaiotzen kopurua behera joan da. 2017. urtean, Txinan 17,23 miloe lagun jaio ziran, 2016an baino % 3,5 gitxiago. Familia Plangintza Batzordearen eretxiz, arrazoiak dira seme-alabak eukiteko emakumeen kopurak behera egin ebala (prebisinoen arabera, beste % 40 behera joatea espero da) eta ugalketea atzeratzea erabagiten daben gazte gehiago dagoala. Txinako gizarteak garatutako beste herrialde batzuen gero eta antz handiagoa dauka, emakumeak lan munduan sartu dira, bizi kalidadean igoerea dago eta familien kostua esanguratsua da. Urietan prezioetan sekulako igoerak igarri dira. Seme-alabentzako eskola ona topetea be oso gatxa eta karua da. Ganera, ze bizimodu gura dogun be gero eta argiago daukagu eta gure gurasoek baino sakrifio gitxiago gura dogu dino Shanghaiko 30 bat urteko neskeak; daukagun diruagaz ezin dogu seme-alabarik jagon, atara kontuak bi edo hiru eskatzen badeuskuez. Egoera horretan, Liaoning probintzian sano gatxa izango da 2030. urterako helburua, hau da, jaiotzak bikoiztea.

Herrialdeko iparraldeko probintzia horretan, 0,9koa da ugalkortasun tasea, munduko bajuenetakoa eta belaunaldien arteko ordezpena bermatzen dauen 2,1 horretatik urrun. Espainian, emakume bakotxeko 1,34 seme-alaba da kopurua. Beste probintzia batzuetan handiagoa da portzentajea, batez bestekoa 1,57 da baina arazoa nazionala da. Arazoa sano larria dala ikusirik, agintari asko hasi dira jaiotza-tasak suspertzeko diru partidak zehazten. Alderdi Komunistearen Herriaren Egunkariak nabarmendu dau seme-alabak mundura ekartea familiaren arazo dala baina baita Estaduarena be. Beraz, Txina prest dago arlo horretako politikak goitik behera aldatzeko. Oraintsu seme-alaba bakarra ekarteko agindua baegoan, orain bikotea gura dabe agintariek. Liaoning probintzian zerga pizgarriak sartu ditue indarrean bigarren seme-alabea dakarren bikoteentzako. Guizhou probintziara egindako bidaian, nik neuk ikusi neban seme-alaba bakarra suspertzeko neurriei jaramonik egin ezean, zigorrak egon eikezala. Gaur egun, barriz, edonon agiri dira bigarren seme-albearen aldeko mezuak: ume bat zoriontsuagoa da neba-arrebakaz.

Hu Yen emakumeak ez dau behar izan seme-alaba bi edo hortik gora eukiteko holako publizidade kanpainarik. Jiangsu probintziako Liyang-eko neska honek ez eban gura seme bakarra. Multea pagetako be prest egoan: Baina egia da nire legez pentsetan dabenak oso gitxi dira. Txinatarrok seme-alabak euki doguz zahartzaroa gogoan, geu nagusi garenean jagon gaiezan; gaur egun bizimodua aldatu egin da eta holako jarrerarik ez da ikusten. Gizarte mailan arazo handia da hau autortu dau.

Txinako gobernuak erreonka gogorra dauka. Alde batetik, osasun publikoaren sisteman babes neurriak handitzeko erabagia hartu dau eta, bestetik, pensinoak be igon egingo dituala. Ganera, jubiletako edadea atzeratzeko eta zergak igoteko erabagia be hartu leike. Adituak bildur dira egoera demografikoak ez ete dauen aldaketa horreek geldiarazoko eta erdi mailako diru sarreren tranpan ez ete diran jausiko, garapen ekonomikoan etena eraginez.

Liang-ek Japoniako egoereagaz alderatzen dau Txinakoa, izan be, herritarren zahartzea oso garrantzitsua izan da azken hiru hamarkadetan atzerakadearen bildurrez biziteko: Bigarren Mundu Gerrearen ostean sortu zituen enpresa teknologiko handienak eta Silicon Valley-n, ostera, azken 20 urteotan izan da susperraldirik handiena. Japoniak Internetek eragindako iraultzea galdu dau zahartzeak eraginda eta barrikuntzarako gaitasun ezak adierazo dau. Hori bai, Japonian gizarte sistemarik aurreratuenetakoa dago eta Txinari asko falta jako horretarako. 

Halan da be, Liang-ek esan dau sekula ez dala berandu holako neurriak hartzeko eta gobernuari dinotso jaiotzak suspertu gura izan ezkero, nahitaez igon behar dala gastua gizarte mailan. Oso karua da. Herrialde garatuenek Barne Produktu Gordinaren % 2 eta % arteko kopurua darabilte baina holako jarreraik hartu ezean, karuagoa izan daiteke konponbidea ohartarazo dau. Deigarria bada be, ez dago nahikoa txinatarrik Txinan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa