Badator Zuiara Larrinaga ZX Kanpusa

Bizkaie! 2018-09-12 08:46   Kulturea

Datorren astegoienean, Sarriako aterpean, 28 neska-mutil batuko dira.

Datorren astegoienean, irailaren 14tik 16ra, gazteentzako Larrinaga ZK I. Kanpusa egingo da Zuian. Espainiako Txapelketea 5 aldiz irabazi dauen txapeldunak, Javier Ruiz de Larrinagak, gidatutako ekimena da hau, hain zuzen be.

Proiektuak, besteak beste, Zuiako Udalaren babesa dauka, gure udalerrian gitxienen kirolen alde eta gazteei zuzendutako ekintzen alde bultzatutako politikearen barruan.

Hori dala eta, hiru egunez, Sarriako Iñaki Goikuria Aterpean batutako 28 gaztek ziklo krosseko teknikea ikasiko dabe Ametzagako txapeldunaren eta txirrindularitzako beste aditu batzuen eskutik. Eta, jakina!, gozau be egingo dabe, eurek eskinitako tailer, olgeta eta eskola praktikoakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu