Lekeitioko 30. Kalekan parte hartzeko deialdia zabalik
2018-09-11 10:31 KultureaJaialdiaren 30. edizinoa 2019ko garagarrilean izango da (egunak zehaztu barik dagoz).
Zabalik dago honezkero Kaleka, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 30. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Antolatzaileak edizino barria atontzen dabiz eta, horretarako, parte hartu nahi daben konpainia eta kolektibo guztiek aukerea izango dabe euren proposamenak aurkezteko 2018ko irailaren 7tik urriaren 31ra bitartean.
Jaialdiaren 30. edizinoa 2019ko garagarrilean izango da (egunak zehazteko dagoz).
Gogoratu behar da igaz izandako parte hartze handia, 450 proposamenakaz aurreko urteko kopurua bikoiztuz. Era berean, hirugarren urtez jarraian, deialdi bi eskaini dira: Sekzino Ofiziala eta Scratch.
Kalekaren Sekzio Ofiziala espazio publikoa edo izakera bitxiko espazioak gaurkotasunean egindako sorrera-lanak aurkezteko erabilten dituen artista, kolektibo, alkarte profesional edo/eta edozein autoretza muetarentzat bideratuta dago.
Bestalde, Kaleka Scratch-ek garapen egoeran dagozan proiektuak esperimentau eta probatu nahi dituen artista, kolektibo, alkarte profesional edo/eta edozein autoretza muetarentzako plataforma bat eskainiko dau.
Kontuak kontu, 2018ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahalko dira proposamenak deialdi biotan, horretarako www.kaleka.eus atarian topauko dozuen formularioa betez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!