Bonzos vs. Los Clavos Izar & Star zikloko iraileko aukerea
2018-09-11 09:47 MusikeaIX. Izar & Star zikloak bost emonaldi barri aurreikusi ditu 2018ko bigarren seihilebetean.
Iraila eta abendua artean guztira bost emonaldi aurreikusi ditue. Izar & Star SGAE Fundazinoak 2010ean abian jarri eban musika zikloa da eta bere 9. denporaldia abian dogu; bertan, musikagintzearen industrian lehenengo pausuak emoten dagozan bazkideek eta, bide batez, eskarmentu handiagoa dabenek be, aintzat dituen edo izan dituen mitoen abestiak zuzenean berrinterpretau behar ditue.
SGAEren euskal batzordearen laguntzinoagaz, Javier Corral Jerry kazetaria da berorren programatzaile eta dinamizatzailea, eta buruan dituan bost kontzertu horreetatik hurrengoa gainean dago. Bilboko Kafe Antzokiaren Kutxa Beltzan gauzatuko da, eguenean, hilaren 13an, 20:30ean eta 6-8 euroren truke: Bonzos vs Los Clavos.
Done Bikendi 2 kaleko goiko oholtzan orain 20 urte Getxon egoitzea izan eban eta dauen talde barriztuaren emonaldia taularatuko dabe. Bonzos boskote lez agertuko da eta ezer baino lehen berreskuratzen pentsauezina zana ekarriko deuskue, hau da, Los Clavos herrikideen errepertorioa. Talde haren hasieran eta garapenean be izan genduan Juancar Parlange bera, orain dala 20 urte be Bonzos barriztuaren funtsean (baita orduan be Help Me Devil-en hasieran). 90. hamarkadako euskal rockaren bideak erabat astindu zituen. Hogei urte eta gero, Los Clavos errepertorioa berrinterpreteteagaz batera, Bonzosekoek disko barria aurkeztuko deuskue, Misión Suicida, birsorkuntzearen ondoko bigarrena azken urtean, gitarra hiperbitaminau, barriztatzaile, ukaezinezko melodia eta letra ederrak dituana, surf koro eta guzti, dana batera buztartzeko kapaz dana. Baina, oro har, rock & rollaren benetako hazkundeak, arrokeria apur bategaz be, gero eta gazteago sentidutearen eta jotearen idean oinarri dauen mezua defendiduten dauen diskoa.
Urtea amaitu baino lehen bost emonaldi aurreikusi dira, bai Kafe Antzokiaren Kutxa Beltzan, bai Euskalduna Jauregian, hau da, orain arteko Izar & Star zikloaren ohiko areto bietan. Antolakuntza taldea buru-belarri dabil ganerako emonaldi horreek atontzen, eta baieztaturik dira, dagoeneko, La Secta eta Silver Surfing Machine, Xabi Aburruzaga edo Alain Concepcion taldekideen emonaldiak.
Guztia, Izar & Star ekimenaren ezinbesteko ezaugarria dana gogoan hartuta: talde, artista eta abesti esanguratsuen berrinterpretazinoa, askotan, ustez indarrean diran muga musikalak gaindituz eta melodia zein erritmoen eremu gogorretan sartuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!