Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Axpen lehiatuko dira irailaren 15ean

Bizkaie! 2018-09-11 08:10   Kulturea

Aurten 50 urte beteko ditu Jose Antonio Azkorbebeitia alkarteko bazkideak antolaketa lanetan.

'Gala' txakurra eta Eneko Serrano Bizkaiko txapelduna | Ikusi handiago | Argazki originala

Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 15ean, zapatuan, arratsaldeko 17:30ean hasita. Herrialdeka egin diran txapelketetako txakurrik onenak izango dira lehian. Ekitaldira sartzea 4 eurokoa da.

Aurtengo txapelketan urteurren borobila beteko da, hain zuzen be, 50 urte beteko ditu Jose Antonio Azkorbebeitia alkarteko bazkideak antolaketa lanetan. Bestetik, txapelketearen antolaketan  Gerediaga Alkarteak ardura nagusia badau be, Atxondoko Udalak, Draxton enpreseak, Atx-Azpi alkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Alkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak laguntzen dabe.

Danetara, 11 txakurrek parte hartuko dabe. Honako honeek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

- 2017ko txapelduna: Jai - Antonio Alustiza (Areso).
- Iparraldeko txapelduna: Lehial – Jean Paul Iriken (Itxaso).
- Iparraldeko bigarrena: Luk – Juan Miura (Heleta).
- Nafarroagako bigarrena: Sua – Aritz Gamboa (Arruazu).
- Nafarroako hirugarrena: Azke - Antonio Alustiza (Areso).
- Arabako txapelduna: Luky - Fidel Alonso (Areta).
- Arabako bigarrena: Kobi – Asier Bolibar (Olabezar).
- Gipuzkoako txapelduna: Eder - Jose Mª Bengoa (Oñati).
- Gipuzkoako bigarrena: Nabar - Aitor Tato (Ataun).
- Bizkaiko txapelduna: Gala – Eneko Serrano (Orozko).
- Bizkaiko bigarrena: Riki – Enrique Mendiguren (Orozko).

Lurralde bakotxeko lehenengo sailkatu biek irailaren 15ean, Axpe-Atxondon jokatuko dan Euskal Herriko txapelketan hartuko dabe parte eta txapeldunak hilaren 23an Oñatin izango dan nazinoarteko txapelketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu