'2018ko Arratiak, Arrateko Amaren Jantzak' hamairu urte beteko ditu aurten
2018-09-07 08:42 KultureaJai-egitarauaren barruan Kezka Jantza Taldearen ikuskizuna izango da nagusi.
Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen dau baina horretarako laguntzaile ezin hobeak ditu: ...eta kitto! Euskera Alkartea, Kezka Jantza Taldea, Betikuak, Asola Barri Alkartea, Andirao Alkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.
Egitaraua. Arrateko Amaren Jaiak 2018
Irailak 7, Arrate bezperea:
18:00.- Mezea Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepikea.
19:00.- Herri kirolak.
21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegui. Gai-jartzailea: Jon Mikel Mugika, Kantabria jatetxean.
21:00.- Rock kontzertua.
Irailak 8, Arrate Eguna:
10:00.- Azitaingo surtidoretik urten eta Arratera igoerea, Ama Birjinearen pausuen bide zaharretik. Saldea, txorizoa eta ardaoa banatuko ditue Zesteroko iturrian, Jai Batzordeak antolatuta.
10:00.- Kittonbolea!
10:30.- Kalejirea Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka jantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-jantzea egingo dabe. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Jantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-jantzea egingo dabe.
12:30.- Kezka Jantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Jantzak aurkeztuko ditue zelaian. Ikus jantza honeen inguruko informazino zabalaa Oier Araolazaren artikulu honetan: Arrateko Amaren Dantzak: XXI. menderako tradizio bat (PDF).
13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.
17:00.- Bertsolarien saioa.
17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri.
17:30 - 20:30.- Bete zaitez... Baina emozinoz! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia alkarteak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzinoa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta menpekotasunen Zuzendaritzea.
17:30.- Jantza solte txapelketea; 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidautakoak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).
18:30 - 21:00.- Jantzaldia Mugi Panderoa herriko taldeagaz. Jarraian rock kontzertua.
Irailak 9, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna:
10:30.- Simón Aldazabal XXIII. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik urten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).
11:00.- Meza Nagusia bertsolariakaz eta Arrateko ezpata-jantzariakaz. Ondoren, prozesinoa Usartza Txistulari Bandeak lagunduta.
12:00.- Paella lehiaketea.
14:00 Lehiaketearen sari banaketea.
17:30.- Idi probak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!