Zortzikoteen II. Konposaketa Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2018-09-03 12:08   Musikea

Zemendiaren 8ra arteko epea dago piezak aurkezteko.

Amigos por San Juan zortzikotekoak, Portugaleteko jaialdiaren aurreko edizino baten (argazkia: Amigos por San Juan zortzikotea) | Ikusi handiago | Argazki originala

FIOP, Portugaleteko Zortzikoteen Nazinoarteko Jaialdiaren 19. edizinoa dala eta, zortzikoteak edo otxoteak sortzeko lehiaketea martxan ipini dabe. Era horretara, jaialdiak dauen arrakastea errepetorioaren arlora eroan nahi dabe, eta konposizino barriek obretan protagonismoa izan deiala.

Emakumeen zein gizonen ahotsetarako aproposak diran konposizinoen partiturak aurkeztu ahal izango dira nazinoarteko lehiaketa honetara, gehienez bost minutukoak. Lau ahotsetara abestekoak izango dira, formatu honetan: Baxu bi, baritono bi, lehen tenore bi eta bigarren tenore bi. Edo, bestela, soprano bi, mezzosoprano bi, lehen kontralto bi eta bigarren kontralto bi.

Obrak aurkezteko epea zemendiaren 5ean amaituko da eta epaimahaiak hil horren 21ean emongo dau bere erabagiaren barri, XIX. Nazinoarteko Zortzikote Jaialdiaren lehenengo egunean. Santa Klara kulturgunean izango da ekitaldia.

Hiru sari egongo dira. Lehenengoa, 500 eurokoa, bigarrena 300 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa. Ganera, garaikur bana emongo jake irabazleei. FIOP jaialdiak konposizino irabazleak argitaratu, zabaldu eta erabiliko ditu, egileakaz hitzarmena eginaz.

FIOP jaialdiaren eta horregaz lotutako konposizino lehiaketearen helburua zortzikote edo otxote izeneko genero korala bultzatzea da. Zortzi lagunez osottuako abesbatzak dira otxoteak.

Lehiaketako oinarriak hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu