Rubik kuboaren uriburu izango da Bilbo asteburuan

Bizkaie! 2018-08-31 08:48   Kulturea

Hainbat herrialdetako 75 gaztek Bilbao Open Rubik txapelketan parte hartuko dabe.

Argazkiak: Bilboko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Gazteen astialdia hobetzeko asmoz antolatutako Ideiak Martxan ekimenari esker, lehiaketa barria abian ipini dau Bilboko Udalak, Euskal Rubik alkartearen bidez. Irailaren 1ean eta 2an jokatuko da Bilbao Open Rubik, Bilborock aretoan.

Hainbat modalidade izango ditu txapelketeak: 3x3x3, 2x2x2, 4x4x4, 5x5x5, 6x6x6, 7x7x7, Pyraminx, Megaminx, Skewb, Square-1, 3x3x3 esku bakarragaz, itsu-itsuan eta kubo bat baino gehiago itsu-itsuan. Txanda bakotxean bosna rubik kubo osotu beharko ditue parte-hartzaileek. Txapelketako emoitzak World Cube Association alkartearen datu-basean sartuko dira eta, hortaz, Bilboko parte-hartzaileak munduko rankingean agertuko dira.

Nazinoarteko ordezkaritza zabala izango dau lehiaketeak: Euskal ordezkariakaz batera, marokoarrak, espainiarrak, frantziarrak eta errusiarrak dagoz izena emonda, 75 lagun guztira, danak gazteak, izan be, gazteak gogoan antolatutako lehiaketea da; bataz besteko edadea 16 urte da.

Torneo berezi hau egun bitan jokatuko da. Lehenengo kanporaketak zapatuan, hilaren 1ean, izango dira, goiz eta arratsalde. Domeka goizean saio gehiago egongo dira eta final handia egun horretako eguerdiko 12:30erako iragarri dabe. Gazte parte-hartzaileek Rubik kuboagaz daben trebetasuna ikusi nahi dauenak Bilborock aretora hurreratzea baino ez dau egin behar, sartzea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu