Badator EAEko II. Booktuber lehiaketea
2018-08-29 09:35 KultureaIkus-entzunezkoen bidez euskeraz irakurteko zaletasuna bultzatzea da helburua.
Munduko gazteen artean azkenaldion arrakastea izan dauen fenomenoa, booktuber-ena, Euskal Herrira ekarri eta irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz sortu dabe Booktuberboom egitasmoa. Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzua, Galtzagorri alkartea eta Gaztea irratia dagoz honen guztiaren atzean. Bigarrenez antolatu dabe gazteentzako Booktuber lehiaketea.
Egitasmoaren helburua booktuber plataformea sortzea da, hau da, euskal booktuber komunidadearen lehen hazia landatzea. Horretarako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 14 eta 18 urte bitarteko gazteei dei egin deutsie, lehiaketan parte hartu deien eta erkidegoko hainbat herritan antolatutako topaketetara (kedada deitu deutsie) joan daitezan.
Topaketa horreek Markina-Xemein, Agurain, Gernika Abusu, eta Oñatin egingo ditue, besteak beste, liburutegi eta gaztelekuak aprobetxauta. Booktuber fenomenoa hobeto ezagutzeko hitzorduak izango dira eta data zehatzak laster jakin eragingo ditue.
Booktuber-en fenomenoak ikus-entzunezkoak eta liburuak buztartzen ditu, izan be, booktuber-ek irakurritako liburuen inguruko bideo laburrak grabau eta sare sozialetan zabaltzea da asmoa; lehiaketearen funtsa, hain zuzen be, horixe da: Euskal gazteek liburuak irakurri, hareen ganeko bideoak egin, euskeraz, eta lehiaketara bialtzea.
Parte hartzeko epea zemendiaren 22an amaituko da. EAEko 14 eta 18 urte bitarteko edozein gaztek bialdu leike bere bideoa, Youtube plataformearen bidez, baldin eta bere herriko liburutegiko txartela badauka. Oinarriak hemen dagoz, baita herrietako liburutegi publikoetan be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!