Benito Lertxundiren single barria, 'Kimu bat zuhaitzan'

Bizkaie! 2018-08-28 11:23   Musikea

Urrian plazaratuko dauen Ospakizun gauean diskoko aurrerapen kantua da.

Benito Lertxundi abeslari oriotarraren disko barria laster egongo da kalean, urrian hain zuzen. Kantaita Enea diskoetxeagaz plazaratuko dau oriotarrak Ospakizun gauean izeneko lana. Ganera, irailaren 1ean, zapatuan, kontzertua eskainiko dau Zarautzen, eta han be disko barriko piezak entzun ahal izango dira.

Horren aurretik, baina, zaleek diskoaren aurrerapentxu bat entzuteko aukerea dabe. Kimu bat zuhaitzan izeneko singlea zabaldu dau Lertxundik. Disko barriko ganerako guztiak legez, kantu hau zuzenean lagun dituan musikarien alboan grabau dau, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean. Zaria Koru Eskolako kantari gaztetxuak batu jakoz, ganera. 

Allan Rankin-en abesti baten oinarritua dago Kimu bat zuhaitzan. Jon Maia bertsolariak euskerara egokitu ditu berbak.

Bideoa ikusteko, egin klik beheko argazkian:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa