Bigarrenez egingo dabe Kalerik Kale Mundakan

Bizkaie! 2018-08-28 09:44   Kulturea

Kaleko arte eszenikoen jaialdia irailaren 1ean, zapatuan, izango da.

Hortzmuga Teatroren 'Femmes' | Ikusi handiago | Argazki originala

Igazko estreinaldiak itxitako emoitza ona gogoan, Kalerik Kale jaialdia barriro egitea erabagi dabe Mundakako Udalak eta Suhar Prest zirko taldeak, Euskal Herriko eta kanpoko artistak herrira ekarri eta kale zein plazetan dobako ikuskizunak eskaintzeko. Goizeko 11:00etatik gaueko 23:30ak arteko eten bako programazinoa agindu dabe.

Egitarauan, lau euskal konpainia eta bakarlari eta kanpoko beste bi agiri dira. Danak dira profesionalak. Ana Capilla jantzariak Transito's Walk ikuskizunaren saio bi emongo ditu, Geure Etxea eta Bihotz Sakratu egoitzetan, eta ganerakoek emonaldi bana eskainiko ditue.

Euskal ordezkarien artean, Capillagaz batera, honeek hirurak dagoz: Trotamundos (Historias de un baúl zirku ikuskizunagaz), Hortzmuga Teatroa (Femmes) eta Aimar & Cía (Etxea/Casa/Home).

Piensa en Wilbur ikuskizuna aurkeztuko dauen Capitán Marabilla Productions, ostera, Aragoitik helduko da Mundakara. Azkenik, gaueko emonaldia (22:30-23:30, plazan), Andaluziako konpainia baten esku egongo da: La Banda del Otro taldearen Yee-haw.

II. Kalerik Kale jaialdiagaz lotuta, Hortzmuga konpainiako kideek antzerki tailerra gidatuko dabe abuztuaren 30ean eta 31n, doban. Batez, be, 50 urtetik gorako personek parte hartzea nahi dabe antolatzaileek, eta ondo pasetako eta antzerkigintzea barrutik ezagutzeko gogoa daben guztiei egingo deutsie lekua. Asmoa da, tailerrean ikasitakoa praktikan jartea irailaren 1eko Femmes ikuskizunean.

2018/09/01 .

Mundakan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu