Hamabi ilustratzaile, Marrazioak X topaketetan

Bizkaie! 2018-08-23 11:45   Kulturea

Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch izango dira gidariak.

Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch, topaketako gidari biak (argazkia: Galtzagorri/Marrazioak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal ilustratzaileen artean deialdia egin eben uda aurretxuan Marrazioak X topaketako arduradunek, eta hamabi parte-hartzaile aukeratu ditue, Galtzagorri alkarteak zabaldu dauenez: Unai Gonzalez, Ainara Altuna, Koldo Balenciaga, Andrea Costas, Gontzal Gutierrez, Ainara Azpiazu Axpi, Usue Egia, Concetta Probanza, Anaitz Igoa, Leire Kareaga, Eneritz Ibarra eta Irati Merino.

Ilustratzaileen topaketak irailaren 13tik 18ra egingo ditue, Donostiako Komikigunean, Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaile dala. Memoriaren marretan barrena. Norbere espaziotik, norbere gorputzetik izango da aurtengo edizinoko leloa. Memoriaren gaia izango da, hortaz, ardatza. Antolatzaileen ustez, memoriaren gaia pil-pilean dagoan sasoiotan, ilustratzaileen mundua ezin da hortik aparte geratu.

Tailerretan, memoria kolektiboan baino, bakotxaren bizipen eta gomutetan jarriko dabe arretea, hortik sormena abian ipinteko asmoz. Hurreko memoria, letra txikiz idatzitako hori, oinarri hartu eta hausnartzea da helburua. Ondoren, bakotxaren memoria intimo hori publikoarentzat interesgarri zelan bihurtu aztertuko dabe, norbere izatetik unibersal izatera zelan pasau.

Gogoetarako tartea ez eze, formazinoa be eskainiko jake hamabi parte-hartzaileei. Goi mailako gidari bi izango ditue: Harkaitz Cano idazle donostiarra, testua eta marrazkia buztartutako proiektu ugaritan ibilia; eta Ignasi Blanch ilustratzaile katalana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu