Bilboren baloreak, Aste Nagusiko argazkietan

Bizkaie! 2018-08-22 09:55   Kulturea

Panel handidun erakusketea ipini dabe Uribitarte pasealekuan.

Erakusketea, Uribitarten (argazkiak: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ibiltari guztiek ikusteko moduan ipini dabe argazki-erakusketea Bilboko Uribitarten: Pasealekuaren erdi-erdian, panel handietan instalau ditue argazkiak, eta abuztuaren 26ra arte han egongo dira, hau da, jaiak amaitu arte. Izan be, uriaren baloreak Aste Nagusiko eszenen bidez agertzea da erakusketearen asmoa. Erakusketea kalean dagoanez, berau ikustea doban eta libre da, edozein ordutan.

Giza eskubideak errespetetea, ahalegina, erantzunkizun partekatua, bizikidetzea, parte-hartzea, bardintasuna eta abar transmitiduten dabe argazkiek. Bilboko Balioen Agiria dalakoan jasotako baloreak dira, gehienbat. Aurreko urteetako Aste Nagusietan aterata dagoz argazkiak, eta horreek balioak jaietako egoeren bidez agertzen ditue. Era horretara, jai-giroagaz buztartzen dabe oinarrizko baloreen defensea.

Bilboko Udalak adierazo dauenez, uria balore positiboakaitik ezagun izatea da euren helburua. Bilboko herritarren eguneroko bizimoduaren ardatza izan behar daben baloreak bultzatzen dituen era honetako ekintzak zabaltzeko erakusleihorik onena Aste Nagusia da, ganeratu dabe udal ordezkariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu