Euskal konpainia bi Brasilen

Bizkaie! 2018-08-21 12:51   Kulturea

Kabia Teatro eta Cielo RasO herrialde haretako arte eszenikoetako topaketa garrantzitsuenera konbidau ditue.

Kabia Teatroren 'Alizia Aliziaren ondoren' | Ikusi handiago | Argazki originala

Abuztuaren 21etik irailaren 2ra bitartean egingo dabe Cena Contemporánea nazinoarteko jaialdia Brasilgo uriburu Brasilian. Donostiako dFeria arte eszenikoen azokeak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako dFeria Abroad egitasmoaren bidez, euskal konpainia bi egongo dira han, Kabia Teatro eta Cielo RasO. Euskal arte eszenikoetako sortzaileei Europan eta Amerikan merkadu barriak zabaltzea da dFeria Abroad-en helburua.

Kabia Teatro konpainiak irailaren 1ean eta 2an aurkeztuko dau bere emonaldia, Alizia Aliziaren ondoren, Teatro SESC Paulo Gracindo antzokian. Espazio eszeniko berean irudi bidezko animazinoa eta zazpi aktoreren interpretazinoa lotzen dituan ikuskizun horrek Alicia biolin-jotzailearen bizitzea dau ardatz.

Bestetik, Cielo rasO konpainiak SESC Garagem antzokian aurkeztuko dau Jardin de Invierno lana. Emonaldiak irailaren 1ean eta 2an izango dira. Natureak garrantzi handia hartzen dau ikuskizun honetan, Igor Calonge koreografoak orri bako arboladun kalea erakusten dau, ezelako apaingarri barik. Jantzariak eguzkira begira jarritako kristalakaz nahastau eta bedar artean mobiduko dira.

Cena Contemporánea azokatik, abuztuaren 21etik irailaren 2ra, 60.000 bat bisitari pasauko dira eta 30 konpainia inguruk parte hartuko dabe. Programa zabala antolatu dabe Brasilian, tartean antzerkia, musikea, tailerrak eta abar dagozala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu