'Artistak egoitzan' programako hiru proiektuak aukeratu ditue

Bizkaie! 2018-08-21 09:46   Kulturea

Atx Teatroa, Isaak Erdoiza eta Kanpai konpainia dira onuradunak, Bilboko Udalak azaldu dauenez.

'Fakiu', Atx Teatroaren obretako bat (argazkia: Ainhoa Resano) | Ikusi handiago | Argazki originala

Antzerkiaren eta arte garaikidearen alorrean sorkuntza eszenikoa bultzatzeko Artistak egoitzan programearen aurtengo edizinoan erabagi garrantzitsua hartu dabe: laguntzinoa jasoko daben hiru proiektuak aukeratzea. Danetara 55 proposamen jaso ditue (euskeraz, hamar) eta bertoko hiru konpainiak izango dabe Bilboko Udalaren eta BilbaoEszena zentro publikoaren babesa.

Batetik, 4.000 euroko laguntzinoa emongo deutsie aukeratutako bakotxari eta, bestetik, BilbaoEszenaren baliabideak hareen eskura jarriko ditue: Instalazinoak, aholkularitza artistikoa, azpiegitura teknikoa eta abar. Izan be, Artistak egoitzan programearen helburua da urian arte eszenikoak bultzatzea eta baliabideak sortzaile zein ikertzaileen esku jartea.

Kontuak kontu, hiru proiektu horreek zeintzuk izango diran jakitera emon dabe egitasmoaren antolatzaileek. Nekane Alonso Kultura zinegotzia, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendaria, Justo Ezenarro Kultura Programazino zuzendariordea, Pedro Ormazabal Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendaria eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria egon dira Balorazino Batzordean.

Atx Teatroaren 7ak bat da horreetako bat. Euskerazko egitasmo honetan, gizakiaren txarkeriaren inguruko gogoetea egiten dabe artistek, berezkoa ete dan jakin nahian. Komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, personek izkutatu nahi daben hori agirian ipiniko dau antzezlanak.

Beste obra aukeratu bat Isaak Erdoiza jantzari eta koreografo abadiñarraren MASA da. Gorputzaren karga sinbolikoa da abiapuntua jantza garaikideko pieza honetan. Urrian estreinauko dau Erdoziak MASA, Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, hurrengo edizinoaren barruan.

Azkenik, Kanpai taldearen Sayonara Baby aukeratu dabe, hau be jantza garaikideari lotutako egitasmoa. Natalia de Miguel eta Jorge Jauregiren piezea da. Mobimentuaren bitartez ideak, sensazinoak eta sentimenduak komunikatzea da asmoa, ikusleakaz modu emozionalean bat egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu