Ehundazak piezako erakusketea aurkeztu dau Beatriz Sanchezek BilbaoArten
2018-08-21 08:40 KultureaBetadine Su Bata izeneko erakusketea irailaren 14ra arte ikusi ahal izango da.
BilbaoArte Fundazinoaren beka bati esker, egonaldia egin eban Kordobako artista Beatriz Sanchezek Bilbon, 2017an. Han sortu eban Betadine Su Bata proiektu artistiko esperimentala, Estado Líquido proiektu handiagoaren barruan. Ehundazak objektu txiki dira oinarria, danen artean esangura barria hartzen dabe.
Bilbon bertan, bigarren eskuko dendetan, erosi zituan artisteak objektu txiki horreetako asko. Internet bidezko plataformetan eskuratu zituan beste batzuk. Horreek danak instalazino zabal baten batu ditu eta, ikus-entzunezko baliabideei esker, bizitza barria emon. Autorearen arabera, objektu analogikoen instalazinoak sorkuntza digitalaren itxurea hartzen dau, umorearen bidez.
Betadine Su Bata erakusketearen izenburuak, Beatriz Sanchezek eta beste kide batzuek sortutako musika talde baten dauka jatorria. Hain zuzen be, irailaren 7an talde horretako kide Severine Beatak emonaldia eskainiko dau BilbaoArten bertan, Beatriz Sanchezek proiekzinoak eta esku-hartze artistikoak egiten dituan bitartean.
Beatriz Sanchez marrazkilaria, performerra eta ikus-entzunezkoen sortzailea da. Informazinoaren gizarteak eta diskurso heteronormatiboak gizakiagan dauen eragina hainbat alorretatik aztertzen dau. Prozesu artistikoaren bidez, nortasun paraleloak bilatzen deutsez objektu zein personei. BilbaoArten ipini barri dauen erakusketan be, kultura herrikoian ezagunak diran objektu ugari topauko doguz, baina esangura barriak hartuta. Obrea sortzeko prozesua bera adierazpen artistikotzat daukanez, egindako pausuak nabarmentzen ditu Sanchezek.
Betadine Su Bata irailaren 14ra arte ikusi ahal izango da, BilbaoArtek Urazurrutia kalean dauen egoitzan, doban. Astelehenetik barikura, arratsaldez egotenda zabalik.
2018/08/17 - 2018/09/14
Bilboko BilbaoArte guneanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!