Emakumeak protagonista, Plentziako II. Agorrijazz jaialdian
2018-08-16 09:05 MusikeaLau kontzertu eta jam session bi egongo dira abuztuaren 17an eta 18an.
Igazko lehenengo edizinoak emondako emoitza ona gogoan, Plentziako Udalak barriro antolatu dau Agorrijazz jaialdia, plentziarrei eta bisitariei jazz musikarik onena hurreratzeko asmoz. Barikuan eta zapatuan izango dira kontzertuak, Ontziola plazan.
Aurtengo egitarauan, emakumeek egindako musikeari emon deutsie lehentasuna. Era horretara, Ekuru taldeak zabalduko dau Agorrijazz, barikuan 20:00etan. Durangoko banda horretan, Irati Bilbaoren lana nabarmendu leiteke, gizonezko taldekideak be badagozan arren. Blue Blues izeneko diskoko piezak joko ditue. Egun berean, 22:00etan, Goizargi Gospel Choir entzun ahal izango dogu Ontziola plazan, hamabost ahots bikainez osotutako korua.
Zapatuan, goi mailako bakarlari bik hartuko dabe parte jaialdian. Lehenengo, 20:00etan, Noa Lur bilbotarrak igongo dau oholtzara eta 22:00etan, Susan Santosen txandea izango da. Ganera, egun bietan, Bahía de Plentzia hotelean jam session saioak egongo dira gauerdian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!